Zerga betebeharren zatitzea edo geroratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zorrak zatikatze edo geroratzeko eskaria, egoera ekonomiko-finantzarioak aldi batean galarazten duenean ordainketa egitea.

Ordainketa atzeratzeko eta hilabeteka zatikatzeko irizpide orokorrak ondorengo hauexek dira:
a) Zorra 250 € baino txikiagoa bada ez da atzerapenik edo zatika ordaintzeko aukerarik emango, baldin eta aparteko arrazoiren bat ez balego. Aparteko arrazoitzat hartuko da Dirusarrera Bermatzeko Errenta kobratzea. Kasu honetan zorra gutxienez 75 €-koa izan behar du eta zorra gehienez 3 hilabetetan zatikatu edo atzeratuko da.

b) Zorra 250,01 eta 500 € tartekoa bada, gehienez ere hiru hilabetez atzeratu edo zatitu ahal izango da.

c) Zorra 500,01 eta 1000 € tartekoa bada, gehienez ere hiru hilabetez atzeratu ahal izango da, eta zatika ordaintzen bada, gehienez sei hilabetez.

d) Zorra 1000,01 eta 6000 € tartekoa bada, gehienez ere sei hilabetez atzeratu ahal izango da, eta zatika ordaintzen bada berriz, gehienez hamabi hilabetez.
e) Zorra 6000 € baino handiagoa bada, gehienez sei hilabetez atzeratu ahal izango da, eta zatika ordaindu bada berriz, 18 hilabetez.

f) Ez da atzerapenik edo zatika ordaintzeko aukerarik emango borondatez, zorra exekutiban izango balu.

g) Aipaturiko edozein epe beteko ez balitz, Dirubilketako Erreglamenduak dioenaren arabera jokatuko da. Zorraren ordainketa atzeratuagatik nahiz zatika ordaindu izanagatik, eperen bat beteko ez balitz, ezingo da beste bat onartu 2 urteko epean.

h) Kasu guztietan, ordainketaren atzeratzeak nahiz zatika ordaintzeak, indarrean dagoen urteko interes tasa sorraraziko du.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok edota ordezkariak, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapideak hala eskatzen badu edota interesduna ez denak sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia eta NAN, pasaportea, gidabaimena edo baimendutako pertsonaren egoitza-baimena.
  • Baldin badagokio banku-abala

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Posta arrunta
        Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Zerga betebeharrak zatitzeak edo geroratzeak urtero indarrean dagoen legezko interesak sortuko ditu. Hauen zenbatekoa ebazpenaren jakinarazpenean adieraziko da.

      Ordainketa hauek ezin izango dira banketxean helbideratu eta aipatu jakinarazpenean adieraziko dira kuotak, epeak eta kontu korrentea ere.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Txosten Teknikoa, hala badagokio.
      2. Eskumena duen organoaren ebazpena, hala badagokio.
      3. Jakinarazpena interesdunari, hala badagokio.
      4. Zerga Bilketara igorri.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Zerbitzu Ekonomikoak - Errentak

      OHARRAK

      Zorra 10.000 € baino gehiagokoa baldin bada ordainketari aurre egiteko gaitasun nahikoa izatearen bermea aurkeztu beharko da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.