Premiamenduzko probidentziaren aurkako errekurtsoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Premiamendu-probidentziaren kontrako errekurtsoa.
* Premiamendu probidentzia: borondatezko epealdiaren ondoren ordaindu gabeko zorrak kobratzeko administrazioak erabiltzen duen prozedura.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo horien ordezkariren batek (dagokion baimenarekin).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Txosten teknikoa
        2. Ebazpena
        3. Jakinarazpena pertsona interesdunari

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerbitzu Ekonomikoak - Dirubilketa

        OHARRAK

        Premiamenduzko probidentziaren aurka agertzeko ondoko arrazoiak onartuko dira soilik:
        a) Zorra erabat amaitzea, edo ordainketa exijitzeko eskubidearen preskripzioa.
        b) Borondatezko epean zorra atzeratzeko, zatikatzeko edo konpentsatzeko eskatzea, edo zerga-bilketako prozedura etenda geratzeko beste arrazoi batzuk.
        c) Likidazioa ez jakinaraztea.
        d) Likidazioa deuseztatzea.
        e) Premiamendu-probidentziaren edukian zorduna edo zor premiatua identifikatzea eragozten duen akats edo hutsegitea.
        * Errekurtsoa jartzeak soilik ez dakar premiamenduzko prozedura etetea. Inpugnatutako probidentziaren exekuzioa automatikoki etenda geratuko da interesdunak eskatuta, baldin eta probidentziaren zenbatekoa bermatzen bada.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.