Zergak helbideratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zerga eta tasen ordainketak banku-kontu baten bidez ordaintzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko eta juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera orria behar bezala beteta.
  2. Ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Programaren datu-basean aldatzea, Errenta Sailean.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerbitzu Ekonomikoak - Errentak

        OHARRAK

        • Helbideratze agindua aldatu edo ezeztatu daiteke.
        • Zenbati helbideratze erabil daitezke zerga edo tasa desberdinentzat.
        • Eskaeraren iraupena mugagabea da, eta besterik komunikatu ezean, ez da beharrezkoa berritzea.
        • Helbideraketa, aldaketa edo ezeztatzeak eskaera egin eta ondorengo zerga epealdian izango du eragina.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.