Zerga erroldan helbide aldaketak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga-erroldan zerga-helbide aldaketa edo beste zeinahi datu pertsonal (izena, abizenak, NAN) zerga eta tasak jakinarazteko.
Zerga-helbidearen kontzeptua:

  • Pertsona fisikoarentzat: ohiko bizilekua
  • Pertsona juridikoarentzat: egoitza soziala

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein pertsona fisiko edo juridikok edo rodezkariak, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapideak hala eskatzen badu edota interesduna ez denak sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia eta NAN, pasaportea, gidabaimena edo baimendutako pertsonaren egoitza-baimena.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Posta arrunta
        Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Zerbitzu Ekonomikoak - Errentak

      OHARRAK

      • Zerga-administrazioari zerga-helbidearen aldaketaren berri eman ez bazaio, jakinarazpenak egiteko baliozkotzat adierazitako azkena hartuko da, edota zergadunak zerga izaerako zeinahi agiritan adierazitakoa.
      • Baldin eta zergadunak aitortu ez badu bere zerga-helbidea, halakotzat hartuko da bien bitartean bera titular ageri den edozein higiezin edo ustiapen ekonomikoko helbidea.
      • Erroldaren batean zerga-helbidea aldatzeko eskatuz gero, errolda guztietan aldatuko da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Arduraduna: Oiartzungo Udala.
      Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
      Telefonoa: 943 490 142
      Posta: oiartzun@oiartzun.eus

      Helburuak eta zilegitasuna:

      Hartzaileak:

      Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

      Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.