Udal zergen titularra aldatzea (beste jabe batzuk edo transferentzia)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Higiezin bati dagozkion tasa eta zergen titulartasun aldaketak, haren transmisioa gertatzen denean edota titularkidetasuna gertatzean, ordainagirietan titulartasuna aldatu nahi denean.

Ibilgailuen Zergari dagokionez, helbide aldaketa Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan bideratu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein edo haren ordezkaria, dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Higiezinaren jabetza eskriturak edota beste edozein dokumentu publiko higiezinaren titulartasuna egiaztatzen duena.

Titularkidetasun kasuetan aldaketa eskaria zergadun guztiek sinatu beharko dute.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Zabor eta uren tasa eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren titulartasun aldaketa dagokion erroldan.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerbitzu Ekonomikoak - Errentak

        OHARRAK

        Aldaketak ondorioak izango ditu eskariaren hurrengo epealdian:

        • Hondakinen kasuan, aldaketa eskariaren ondoko epealdia hurrengo seihilekoa izango da.
        • Uraren kasuan, aldaketa eskariaren ondoko epealdia hurrengo lauhilekoa izango da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Arduraduna: Oiartzungo Udala.
        Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
        Telefonoa: 943 490 142
        Posta: oiartzun@oiartzun.eus

        Helburuak eta zilegitasuna:

        Hartzaileak:

        Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

        Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.