Lizentzia behar duten jardueren jarduera-lizentzia eta obra lizentzia (hala badagokio)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia hau da ingurumena, pertsonak edo haien ondasunak kaltetzeko arriskua duten jarduera sailkatu eta instalazio publiko edo pribatuentzat, zeinak administrazioko lizentzien araubideari lotu beharra duten (apirilaren 23ko 7/2012 Legearen II. Eranskina A).
* Lokala egokitzeko obra-lizentzia eskatu beharko da. Nolanahi ere, jarduera sailkatuen lizentzia behar duten jarduerei ez zaie obra-lizentziarik emango harik eta jarduera-lizentzia eman arte.
Eskariaren aurretik sustatzaileak eska dezake informazioa udal zerbitzu teknikoetan (hirigintzako kontsulten izapidea ikus).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orri orokorra (ez da beharrezkoa On-line Erregistroan)
  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • LOKALAREN DATUAK. kalea, solairu zenbakia, jarduerarentzat den azalera erabilgarri osoa, ondasun higiezinen gaineko zergaren zenbaki finkoa.
  • Teknikari gaituak egindako dokumentazio teknikoa, honako agiri hauek dituena:

A) PROIEKTU TEKNIKOA:

  • Lokalaren deskribapena, azalera erabilgarriak eta eraikiak (erabatekoak eta zatikakoak, erabileraren arabera), sarbideak eta eraikinaren barruan lokalak duen posizioa eta harekiko komunikazioa.
  • Fatxadaren argazkiak, koloretan.
  • Lokal edo jardueraren aurrekariak; deskribatu eta zehaztuko da ea jarduera BERRIA den; edo aurretik dagoen jardueraren ERABERRITZEA edo LEGEZTATZEA.
  • Egin beharreko lanen deskribapena.
  • Jardueraren deskribapena: helburua eta ekoizpen prozesuaren ezaugarri teknikoak, makinak, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.
  • Jardueratik eratorritako ingurumen eraginak identifikatzea: isuri atmosferikoak, isurketak, hondakinak, zarata, bibrazioak, usainak eta haiek minimizatzeko aurreikusten diren neurriak.
  • Jarduerak funtzionatzeko behar dituen makinen deskribapena eta haien ezaugarri teknikoak, eta, hala badagokio, lokalak aireztatzeko eta airea girotzeko aurreikusten dituen instalazioena.
  • Ezargarri zaion arautegia betetzen duen justifikazioa. Pasaiako Arau Subsidiarioak, HHBPB (hala badagokio), Suteen aurkako Babesa, Irisgarritasuna, zarataren 213/2012 Dekretua, eraikuntza eta eraisketako hondakinen gaineko 112/2012 Dekretua, arau sanitarioak eta gainerako arautegi sektoriala.
  • Zarata atera dezaketen jardueren kasuan, gainera: Lokala hotsgabetzeko proiektua. Pasaiako AASSetako 218. Artikuluak dioena hartu behar da kontuan (gauez logela mugakideen barruan gehieneko balioa 25 dB) edota, jarduera berrien kasuan, zarataren 213/2012 Dekretuan ezarritakoa.

B) PLANOAK:

  • Jardueren egoera.
  • Lokala zehazki eraikinaren barruan non kokatua dagoen (gutxieneko eskala 1:500).
  • Oinplano kotatuak: lokala osatzen duten gela guztien banaketa, eta haien erabilerak kota eta azalerekin batean (1/50 eskalan) eta irisgarritasun arauak betetzen direla justifikatzea. aireztapena, klimatizazioa, makinen kokalekua, sute-babesa, saneamendu-sarea, iturgintza, elektrizitatea, etab. (e. 1/50 ).
  • Sekzio kotatuak (e. ) sekzioak, gune eta erabileren altuerak adierazita, hoditeria, instalazioak, makinak, etab. (luzetara eta zeharka).
  • Fatxada(r)en planoa(k), 1/50 eskalan, egungoa(k) eta etorkizunekoa(k).

C) AURREKONTUA: aurrekontua partidaka antolatua, kapituluz multzokatuak, obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua.
D) Eraikuntza eta Eraisketako Hondakinen kudeaketa azterlana, obra handiagoak egitea aurreikusita izanez gero.
E) Indusketa plana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak onartua: baldin eta lur-mugimenduak kutsatuak egon daitezkeen partzelen inbentarioan sartuta daudenetan egiten badira.

Obra amaieran:

  • Jardueraren aurretiazko jakinarazpena (jardueraren aurretiazko jakinarazpenaren prozedura ikus).
  • Obra amaierako ziurtagiria (proiektua beharrezkoa badu).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Posta arrunta
        Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      04 - Establezimendu eta lokaletan jarduerak irekitzeko eta haiek kontralatzeko zerbitzuak emateko tasak

      Salbuespenak

      Ez dute ordaindu beharrik izango, baina lizentzia nahitaez izan beharko dute:


      1.- Zoria edo ezinbestekoren bat dela eta izandako lekualdaketak, eraikinetan eraginik izanez gero.


      2.- Herri onurako eta ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako entitatetzat jotako elkarteak.

      Hobariak.


      Hobaria izango dute:

      1.- Gai edo artikuluen gordailu edo biltegi izango diren aretoentzat %75eko hobaria, baldin eta horietan transakzio edo manipulaziorik egiten ez bada, eta titularrek jarduera nagusi horietarako beharrezko lizentziak baldin badituzte.

      2.- Lokal bakar batean hainbat industria edo enpresa berdinekoak diren hainbat lanbide ematen direnean, bakoitzak bere lizentzia eduki beharko du. Eskubideen aplikazioa ondorengo eran arautuko da:

      • %0. Lehenengo establezimendu edo jarduerek
      • %50. Bigarren establezimendu edo jarduerek
      • %75. Hirugarren establezimendu edo jarduerek
      • %90. Laugarren establezimendu edo jarduerek

      3.- Araudi berriei egokitzeko asmoz, norberaren borondatez eskatuz gero lehenagotik irekita dagoen jarduera erregulatzeko lizentzia, kuotaren %90eko hobaria izango da.

      4.- Lokal edo establezimendu berriari dagokion tasaren % 75eko hobaria emango da interesatuek, borondatez, hirigunetik industrialdeetara aldatzea eskatzen dutenean, beti ere aurreko lokala edo establezimendua ixten badute.

      5.- Tasan %50eko hobaria izango dute arrazoi partikularrak direla medio jarduerei ekin aurretik lizentziari uko egiten dioten eskatzaileek, baldin eta zerga erroldetan baja ematen badute.

      6.- Aukeran tasaren kuotan %50eko hobaria eman dakieke azoka eta erakusketei horiek egiterakoan interes orokorrak eta publikoak sustatu edo bultzatuz gero, direla kulturalak, sozialak, aisialdikoak edo kiroletakoak; horrelakoetan eginiko salmentek denda, industria eta zerbitzu profesionalen interesak kaltetzen ez badituzte.

      Oinarri Zergagarria

      Aplikatu beharreko tarifak Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren tarifak aplikatzetik lortuko dira, Udalaren koefiziete bakarraz zuzenduak, ondorengo portzntaia, ezarri beharreko jardueraren arabera.

      - Dendek (6tik 9rako sailkapena, biak barne eta JEZ-ri dagozkion tarifen Bigarren eta Hirugarren atalak, Banku eta kreditu bulegoak izan ezik)160 %
      - Industriek (1etik 5erako Sailkapena, biak barne, JEZ-n)80 %
      - Dendek (6tik 9rako sailkapena, biak barne eta JEZ-ri dagozkion tarifen Bigarren eta Hirugarren atalak, Banku eta kreditu bulegoak izan ezik)50 %
      - Industriek (1etik 5erako Sailkapena, biak barne, JEZ-n)20 %
      Sailkatutako jardueren titularitate aldaketak (beti ere jardueraren birkalifikazioa suposatzen ez duenean) eta aldez aurretik jakinarazi beharreko jardueren titularitate aldaketak118,19 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hirigintzako bateragarritasunari buruzko txostena egin. Aldekoa bada:
      2. Eskariaren jendaurreko informazioa GAOn (15 egun). Epea: 15 egun eskaritik.
      3. Jakinarazi mugakideei.
      4. Osasun Sailera bidali espedientea hark txostena egin dezan. Epea: 15 egun jendaurreko erakusketa epea amaitzen denetik (beharrezkoa joz gero, txosten tekniko gehiago eska litezke).
      5. Osasun txostena jasotakoan, Udalaren txostena egin (Osasun txostena jasotzen denetik 10 eguneko epean).
      6. Espedientea GFAko Ingurumen Sailera bidali (bizitegi-lurzoru hiritarreko jardueren kasuan) edo EJra (hiri-lurzoru industriala). Dagokion organoak 15 egun ditu neurri zuzentzaileak ezartzeko (NNZZ).
      7. Neurri zuzentzaileen txostena jasotakoan, ebazpen-proposamena egiten da.
      8. Ebazpenaren onarpena, dagokion Jarduera Lizentzia emanez, non ezar daitezkeen edota ezarri behar diren neurri zuzentzaile gehigarriak lizentzian.
      9. Obra-lizentzia ematea, hala badagokio.
      10. Ebazpena/k interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
      11. Tasa eta zergen likidazioa.
      12. Hala badagokio, obra amaierako dokumentazioa aurkeztu, eta ezarritako neurri zuzentzaileak bete.
      13. Eskatzaileak jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa egitea.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza - Jarduerak

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      Lehenago ezarritakoa eragotzi gabe, Udalean formalki eskaera aurkeztu zenetik sei hilabeteak igaro direnean eta ebazpenik eman ez bada, eta eskatzaileari egotz dakiokeen prozedura-geldiarazterik ere egon ez bada, lizentzia emantzat joko da, baldin eta Autonomi Erkidegoko ingurumen organoak edota eskudun den foru organoak aurkako txostena egin ez badute, eta Udala hura betearazteko zain ez badago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.