Aurretiazko komunikazioa beharrezkoa duten jarduerekin lotutako obra-lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia bat da 3/1998 Legearen II.B Eranskinean (7/2012 Legeak aldatua) zerrendatuak dauden jarduera sailkatuetakoren bat ostatatzeko lokaletan obrak egiteko.

Eskariaren aurretik sustatzaileak eska dezake informazioa udal zerbitzu teknikoetan (hirigintzako kontsulta).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretiaz komunikatu behar diren jarduerekin lotutako obra-lizentziarako eskaera

LOKALAREN DATUAK. kalea, solairu zenbakia, jarduerarentzat den azalera erabilgarri osoa, ondasun higiezinen gaineko zergaren zenbaki finkoa.

Teknikari gaituak egindako dokumentazio teknikoa, honako agiri hauek dituena:

A) PROIEKTU TEKNIKOA:

  • Lokalaren deskribapena, azalera erabilgarriak eta eraikiak (erabatekoak eta zatikakoak, erabileraren arabera), sarbideak eta eraikinaren barruan lokalak duen posizioa eta harekiko komunikazioa.
  • Fatxadaren argazkiak, koloretan.
  • Lokal edo jardueraren aurrekariak; deskribatu eta zehaztuko da ea jarduera BERRIA den; edo aurretik dagoen jardueraren ERABERRITZEA edo LEGEZTATZEA.
  • Egin beharreko lanen deskribapena.
  • Jardueraren deskribapena: helburua eta ekoizpen prozesuaren ezaugarri teknikoak, makinak, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.
  • Jardueratik eratorritako ingurumen eraginak identifikatzea: isuri atmosferikoak, isurketak, hondakinak, zarata, bibrazioak, usainak eta haiek minimizatzeko aurreikusten diren neurriak.
  • Jarduerak funtzionatzeko behar dituen makinen deskribapena eta haien ezaugarri teknikoak, eta, hala badagokio, lokalak aireztatzeko eta airea girotzeko aurreikusten dituen instalazioena.
  • Ezargarri zaion arautegia betetzen duen justifikazioa: Oiartzungo Plan Orokorrak, HHERB (hala badagokio), Suteen aurkako Babesa, Irisgarritasuna, zarataren 213/2012 Dekretua, eraikuntza eta eraisketako hondakinen gaineko 112/2012 Dekretua, arau sanitarioak eta gainerako arautegi sektoriala.
  • Zarata atera dezaketen jardueren kasuan, gainera: Lokala hotsgabetzeko proiektua.

B) PLANOAK:

  • Jardueraren egoera.
  • Lokala zehazki eraikinaren barruan non kokatua dagoen (gutxieneko eskala 1:500).
  • Oinplano kotatuak: lokala osatzen duten gela guztien banaketa, eta haien erabilerak kota eta azalerekin batean (1/50 eskalan) eta irisgarritasun arauak betetzen direla justifikatzea. Instalazioak: aireztapena, klimatizazioa, makinen kokalekua, sute-babesa, saneamendu-sarea, iturgintza, elektrizitatea, etab. (e. 1/50 ).
  • Sekzio kotatuak (e. ) sekzioak, gune eta erabileren altuerak adierazita, hoditeria, instalazioak, makinak, etab. (luzetara eta zeharka).
  • Fatxada(r)en planoa(k), 1/50 eskalan, egungoa(k) eta etorkizunekoa(k).

C) AURREKONTUA: aurrekontua partidaka antolatua, kapituluz multzokatuak, obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua.

D) Eraikuntza eta Eraisketako Hondakinen kudeaketa azterlana, obra handiagoak egitea aurreikusita izanez gero.

E) Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena edo Lurzoruaren Erabilera-gaitasunaren Adierazpena (4/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusten diren kasuetan).

Obra amaieran:

1. Jardueraren aurretiazko jakinarazpena. (ikus dagokion prozedura).

2. Obra amaierako ziurtagiria (proiektua beharrezkoa badu).

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Posta arrunta
          Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

        Internet bidez:

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        03 - Lurzoruaren legak exigitutako hirigintza lizentziak emateagatiko tasa
        Obra txikiak: 3.000,00 €.tik beherako aurrekontua dutenak salbuetsita geratzen dira0,00 €
        Obra txikiak: 3.000,00tik 30.000,00 € bitarteko aurrekontua dutenak55,16 €
        Obra handiak: 30.000,00 € baino gehiagoko aurrekontua dutenak552,48 €
        Eraikuntza, etxebizitza, lokal, e.a.-en lehen jabetza baimena emateagatik, Eraikuntzen gaineko Zergaren portzentajea.5 %
        Plan Orokor, Plan Berezi eta Plan Partzialen elementu aldaketa6.737,41 €
        Urbanizazio Proiektuak eta Xehetasun Azterlanak939,32 €
        Gainerako jarduerak (birpartzelazioak eta konpensazio proiektuak)4.703,19 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Hirigintzako bateragarritasunari buruzko txostena egin. Aldekoa bada:
        2. Dokumentazioa berrikusi eta, hala badagokio, osatzeko eskatzen da.
        3. Lizentzia eskaera aztertzen duen txosten teknikoa, eta hala badagokio, zein baldintza bete behar diren proposatuz (besteak beste, obra amaitutakoan aurretiazko komunikazioa aurkeztea).
        4. Ebazpen-proposamena.
        5. Ebazpena zeinen bidez obra-lizentzia ematen den.
        6. Lizentzia interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
        7. Dagokion udal tasa likidatu.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Hirigintza - Jarduerak

        OHARRAK

        Jardueraren errotuluaren idazkuna euskaraz jartzea eskatuz gero, badago aukera diru-laguntza eskatzeko (Euskara Saila).

        Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.


        Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

        Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

        Titulartasun aldaketa kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.