Erabilera soziokulturala duten aretoen eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Alkatetzak kudeatzen dituen gune batzuk erabiltzeko eskaera. Lagapen hauek bi eratakoak izan daitezke:

  • Aldi baterako erabilera puntuala: data jakin batean egiten diren jardueretarako.
  • Erabilera iraunkorrerako: ikasturtean zehar egiten diren jardueretarako.

NORK ESKA DEZAKE?

Herriko edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Udal instalazioen erreserba eskaera

NON ESKATZEN DA?

          Internet bidez:

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          06 - Udal zerbitzu eta instalazioak erabilera pribatuetarako erabiltzeagatik
          Udaletxeko aretoa75,00 €
          Edozein motatako udal instalazio edo lur-sailaren erabileragatiko, eguneko edo zatiko100,00 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Egiaztatu eskatutako gunea libre dagoen.
          2. Eskaria baloratu eta txosten teknikoa egin, hala badagokio.

          ALDEKOA BADA

          1. Interesdunari jakinarazi.
          2. Dagokion udal tasa likidatu, hala badagokio.
          3. Udaltzaingoari jakinarazi, hala badagokio.
          4. Gunera sartzeko giltza eman, hala badagokio.
          5. Erabiltzeko lagapen-epea amaitzean, giltza jaso, hala badagokio
          6. Eskaria artxibatu.

          KONTRAKOA BADA

          1. Interesdunari jakinarazi.
          2. Eskaria artxibatu.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Alkatetza - Alkatetza

          OHARRAK

          • Egun edo data jakin batzuetarako eskariak gutxienez 10 egun lehenago aurkeztu behar dira.
          • Eskariak erabilera jarraiturako direnean, oro har, irailaren lehen hamabostaldian aurkeztu behar dira.
          • Guneak erabiltzeko egutegia eskaeren hurrenkeraren arabera zehaztuko da.

          Udal sailek erabiltzeko lehentasuna izango dute. Izen-ematea Udal Erregistroan formalizatzeko, kontsultatu. Era berean, gizarte, kultura, kirol eta hezkuntzarekin loturiko jarduerek lehentasuna izango dute beste edozein jarduerarekiko.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.