Arriskutsu Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsu Izan daitezkeen Animalien Erregistroan inskribatzea (aurrerantzean AIA).
Erregistroan animalia inskribatzeko eskatu baino lehen, animalia horiek izateko lizentzia eduki behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek animalia horiek Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatu behar dituzte.

Txakur-arraza batzuk eta haien gurutzaketak arriskutsuak izan daitezkeela jotzen da. Honakoak dira:

  • Pit Bull Terrier
  • Staffordshire Bull Terrier
  • American Staffodshire Terrier
  • Rotweiler
  • Dogo Argentinarra
  • Fila Brasilero
  • Tosa Inu
  • Akita Inu
  • Talde horretan sartzen dira, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 2004ko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituzten txakurrak.

Alkatetza-ebazpenez arriskutsu izan daitekeen animaliatzat jotzen bada, hark pertsonak edo beste animali batzuk eraso baditu. Emandako lizentzia jakinaraztetik aurrera hilabete izango du animaliaren jabeak lizentzia eskatzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orri orokorra (ez da beharrezkoa On-line Erregistroan)
  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematen duen ebazpena, administrazio eskudunak emana (jatorrizkoa eta fotokopia). Ez da behar ebazpena OiartzungoUdalak eman badu.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, animaliak eragindako kalteen ondoriozko erantzukizuna dela-eta, hirugarren bati utzi bazaio ere zaintzeko. Estaldura, gutxienez 120.000 €-koa izango da. (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Poliza ordaindu izanaren ordainagiria (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Animaliaren osasun-kartilla (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Albaitariaren agiria, duela gutxi emana, batetik, animaliaren osasun-egoera egiaztatu eta, bestetik, oso arriskutsu egiten duen ez gaixotasunik ez inongo arazorik ez duela ziurtatzen duena (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Txakurraren espeziea erregistratzeko orria (mikrotxipa) (jatorrizkoa eta fotokopia).
  • Aukerakoa: animalia esterilizatua izan dela egiaztatzeko agiria (jatorrizkoa eta fotokopia).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Posta arrunta
        Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      04 - Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak erregistroan inskribatzeko eta beraiek edukitzeko baimenari dagokion petxa.
      Tarifa orokorra20,48 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 5 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 egun

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Egiaztatu lizentzia lortzeko baldintzak betetzen dituen.
      2. Udaltzaingoak txostena egin edo ebazpen-proposamena.
      3. Alkatetzaren ebazpena landu.
      4. Txartela egin.
      5. Kontu-hartzailetza Arlora bidali han likidazioa egin dadin.
      6. Ebazpena interesdunari jakinarazi eta aditzera eman tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu behar duela edota bestela erregistroko inskripzio-txartela jasotzean ordaindu.
      7. AIEOra (Eusko Jaurlaritza) inskripzioaren jakinarazpena.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Idazkaritza

      OHARRAK

      Titular aldaketa edo eskualdaketa:

      Betekizunak:

      • Lizentziak indarrean egon behar du, saltzailearen aldetik
      • Erosleak lizentzia eskuratu behar du aldez aurretik
      • Aldaketa AIEOn (EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra) jaso behar da, ohiko albaiteroarenean.


      Beste autonomia erkidego batera aldatzea:

      • Beharrezkoa da jatorrizko autonomia erkidegoko Erregistroan baja ematea, ohiko albaiteroarenean.
      • Erregistroan izena eman behar da, lehen azaldutako prozedurari jarraiki.

      Baja:

      • Animalia hilez gero edo lapurtua izanez gero, baja eman beharko da REGIAn, ohiko albaiteroaren bitartez.
      • Bajaren berri eman Udalari, albaitariak emandako agiriaren bidez, Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan baja emateko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.