Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak (AIA) edukitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak Izan daitezkeen Animaliak (aurrerantzean AIA) edukitzeko, trebatu eta maneiatzeko administrazioko lizentzia lortzea edo berritzea. Beharrezkoa da arriskutsua izan daitekeen txakurrarekin pasieran ibili nahi duenarentzat.

-AIA edukitzeko lizentzia beharrezkoa izango da, txakurra arraza hauetako batekoa baldin bada:
- Pit Bull Terrier
- Staffordshire Bull Terrier
- American Staffordshire Terrier
- Rottweiler
- Dogo argentinarra
- Fila Brasileiro
- Tosa Inu
- Akita Inu

Era berean, beharrezkoa izango da lizentzia lortzea honako kasu hauetan:

a) Baldin eta animaliaren ezaugarri guztiak edo gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren II. Eranskinean agertzen diren ezaugarriekin bat badatoz.

b) Alkatetza-ebazpenez arriskutsu izan daitekeen animaliatzat jotzen bada, hark pertsonak edo beste animali batzuk eraso baditu. Emandako lizentzia jakinaraztetik aurrera hilabete izango du animaliaren jabeak lizentzia eskatzeko

NORK ESKA DEZAKE?

Oiartzunen erroldaturiko adin nagusiko herritarrak, AIA gisa kalifikaturiko animalien jabeak, edo eta horretako animaliaren bat leku publikoetan eraman behar dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orri orokorra (ez da beharrezkoa On-line Erregistroan)
  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko zinpeko aitorpena
  • Aurrekari penalei buruzko ziurtagirirako eskaera

Lizentzia lortzea edo berritzea:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskatzailearen argazki bat, berria, karnet tamainakoa.
  • Gaitasun fisiko eta psikikoaren ziurtagiria, behar bezala baimendutako zentroek egina, gehienez ere urtebeteko antzinatasunarekin, ziurtagirian beste iraungitze data bat azaltzen ez bada.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Posta arrunta
        Done Eztebe plaza 1 20180 OIARTZUN

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      04 - Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak erregistroan inskribatzeko eta beraiek edukitzeko baimenari dagokion petxa.
      Tarifa orokorra20,64
      Baimenen duplikatua5,00

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Egiaztatu lizentzia lortzeko baldintzak betetzen dituen.
      2. Udaltzaingoak txostena egin edo ebazpen-proposamena.
      3. Alkatetzaren ebazpena landu.
      4. Txartela egin.
      5. Kontu-hartzailetza Arlora bidali han likidazioa egin dadin.
      6. Ebazpena interesdunari jakinarazi eta aditzera eman tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu behar duela edota bestela erregistroko inskripzio-txartela jasotzean ordaindu.
      7. Ebazpenaren kopia Eusko Jaurlaritzaren AIEO Sailera bidali.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Idazkaritza

      OHARRAK

      -Lizentzia lortzeak era honetako animaliak edukitzeko eta erabiltzeko ahalmena ematen du, baina titularrak AIAren Udal Erregistroan inskribatu beharra dauka animalia. Eta horretarako 15 eguneko epea du aipatutako erregistroan animalia inskribatzeko.

      -Bestalde, litekeena da lizentzia lortzea era honetako animaliarik izan gabe, esaterako, animaliaren bigarren zaintzaileak, etab. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da animaliaren zaintzaz, paseoaz edo erabileraz arduratuko den pertsona bakoitzak bere lizentzia pertsonala edukitzea.

      -Lizentzia honek bost urteko balioa izango du, eta epea igarotakoan berritu egin beharko da. Beraz, lizentzian ageri den bizilekura bidaliko zaio txartelaren balio-epea amaitu baino lehen, hura berritzeko izapideak egin ditzan.

      -Beste edozein udalerritan lortutako lizentziak balioko du Oiartzunerako ere. Alabaina, beste udalerriren batean ateratako lizentzia duena Oiartzunen bizi bada, lizentzia-berritzea Oiartzunen egingo da.

      -Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, animaliaren zaintza eta kontrolaren ardura dutenek eskatu beharko dute lizentzia.

      GALDU, LAPURTU EDO HONDATU DELAKO KOPIA LORTZEA:
      - Eskari-orri orokorra.
      - Hondatuz gero, hondatutako lizentzia.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Arduraduna: Oiartzungo Udala.
      Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
      Telefonoa: 943 490 142
      Posta: oiartzun@oiartzun.eus

      Helburuak eta zilegitasuna: Dokumentuen sarrera eta irteera erregistroaren kudeaketa. Eskuduntzak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen arabera garatzen dira.

      Hartzaileak: Datu pertsonalak eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

      Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

      Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.