Ezkontza zibilak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zibilez ezkontzea Oiartzungo Udalean, alkatea, zinegotzia, edo ordezkaria dela egintza baimentzen duena.

NORK ESKA DEZAKE?

Oiartzunen bizi edota oiartzuarra izanik, udaletxean ezkondu nahi duen edonork (bikotearen kide batek baldintza hori betetzea nahikoa da)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        06 - Udal zerbitzu eta instalazioak erabilera pribatuetarako erabiltzeagatik
        Udaletxeko aretoa75,00 €
        Edozein motatako udal instalazio edo lur-sailaren erabileragatiko, eguneko edo zatiko100,00 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Aretoa erreserbatu dagokion zerbitzuak ezkontza egin dezan.
        2. Bake Epaitegitik datorren ofizioa hartu.
        3. Alkatearen dekretua, ezkontza egiteko eskumena eskuordetzen duena, ezkonduko dituena zinegotziren bat bada.
        4. Ezkontideei posta arruntez jakinarazi ezkontza zein leku, data, eta ordutan egingo den (abisatu udaltzaingoari)
        5. Hala badagokio, zinegotziaren alde egindako eskuordetza GAOn argitaratu.
        6. Ezkontzaren akta bete.
        7. Dagokion tasa likidatu.
        8. Tasa kobratu.
        9. Artxibatu.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Alkatetza - Alkatetza

        OHARRAK

        BAKE EPAITEGIKO TRAMITAZIOA

        Interesdunak Bake Epaitegian pertsonatu beharko dira, dagokion ezkontza-espedientea izapidetzeko

        DATU PERTSONALEN BABESA

        ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.