Kalteen erreklamazioa, udalaren ondare-erantzukizunagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari zuzendutako kalte-ordainen erreklamazioa, partikularren ondasunen edo eskubideen gainean eragindako kalteen ondoriozkoa, betiere kalte horiek zerbitzu publikoen funtzionamendu arruntaren edo apartekoaren ondoriozkoak direnean. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo geratzen dira halabeharrezko kasuak edo kalteak partikularrak zuzenbidearen arabera jasan beharrekoak direnean.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalaren zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren ondorioz, beren ondasun edo eskubideetan lesio edo kalteren bat izan duten pertsona fisiko edo juridikoek. Haien ordezkariak ere bai.

Eskaera egiteko epea: Urtebetekoa da, gertaeraren unetik edo kaltearen eragina azaltzen denetik. Kalte fisiko edo psikikoen kasuan, epea sendatzen denetik edo ondorioen irismena zehazten denetik kontatzen hasiko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Interesdunek eskarian zehaztu beharko dute zein lesio izan dituzten, haien eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren artean dagoen ustezko kausalitate-erlazioa, ondare erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa, posible bada, eta lesioa zein unetan gertatu zen; horri erantsiko zaizkio egokitzat jotzen diren alegazio, dokumentu eta informazioak, eta froga-proposamena, erreklamatzailea zein bitartekoz baliatuko den zehazturik.

NON ESKATZEN DA?

          Internet bidez

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ondare erantzukizuneko prozedura Udalak berak hasiko du ofizioz edo bestela herritarrak erreklamazioaren bidez.

          Izapideak:

          1. Alkatetza ebazpena, prozedurari ofizioz ekiten diona, edota aurkeztutako erreklamazioa izapidetzeko onartuz espedienteari hasiera ematen diona.
          2. Ustezko lesioa sortu duen zerbitzuaren teknikari arduradunaren txostena, egitatearen zirkunstantziak azaltzen dituena. 10 baliodun eguneko epea.
          3. Hala badagokio, ofizioz edota interesdunak hala eskaturik, frogaldia hastea, 10 eta 30 egun bitartekoa.
          4. Entzunaldiaren izapidea, gutxienez 10 baliodun egun eta gehienez 15, alegazioak edo dokumentuak aurkezteko.
          5. Instruktorearen ebazpen proposamena.
          6. Alkatetzaren ebazpena erreklamazioa baietsi edo ezesten duena, baldin eta erreklamatzen den diru-kopurua 18.000,00 eurotik azpikoa bada, edota kopuru hori gaindituz gero, espedientea Batzorde Juridiko Aholkulariari igortzea onartzen duena.

          18.000,00€ko muga gaindituz gero, Batzorde Juridiko Aholkulariaren nahitaezko irizpena, azaroaren 24ko 9/2004 Legeko 3.1.k)-n ezarritakoari jarraiki.

          1. Behin betiko ebazpena.
          2. Ebazpenaren jakinarazpena.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Erantzukizun Patrimoniala

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.