Ebazpenen, akordioen eta egintza administratiboen ziurtagiriak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Alkatetza, Tokiko Gobernu Batzar eta Udalbatzaren egintzak edo ebazpenak ziurtatzea.

Ziurtapenak udal idazkariak egingo ditu korporazioburuaren aginduz, eta haren "oniritziarekin".

NORK ESKA DEZAKE?

Interesatua dagoen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        01 - Interesatuak horrela eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek luzatu edo aztertuko dituzten dokumentuengatiko tasa.
        Ziurtagiriak ( Udal erroldakoak izan ezik)2,29 €
        Sinaduraren legitimazioa5,00 €
        Aurreko bosturteko ziurtagiriak, folio bakoitzeko4,77 €
        Hamar urtetik pasatzen diren bakoitzari, orri bakoitzari erantsiko zaio6,25 €
        Fotokopiak Z/B, bakoitzeko0,44 €
        Fotokopiak koloreetan, bakoitzeko1,30 €
        Planoen fotokopiak Z/B, orri bakoitzeko1,56 €
        Planoen fotokopiak koloreetan, orri bakoitzeko3,93 €
        CD39,43 €
        Dokumentu erkapena, fotokopia barneraturik1,20 €
        Aurretiazko hirigintza izaerako kontsultak, establezimenduak irekitzea, etab34,09 €
        Banantzeen baimen administratiboak eta beste zenbait34,31 €
        Argiketak eta istripu txostenak20,00 €
        Interesatuak hala eskatuta, biztanle erroldan ofiziozko baja ematen den bakoitzeko25,00 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 5 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Dokumentazioa eta informazioa jaso eta egiaztatu.
        2. Ziurtagiria idazkariak egin eta sinatu, alkatearen aginduz eta haren oniritziarekin.
        3. Kontu-hartzailetzara kopia bat bidali, likidazioa egiteko.
        4. Ziurtagiria interesdunari eman, tasa ordaindu ondoren.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Idazkaritza - Idazkaritza

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.