Erreklamazioak, kexak, iradokizunak eta esker onak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalean edozein erreklamazio mota, kexa, iradokizun edo esker ona aurkeztu, hala iritziz gero, dagokion sailean tramitatzeko.

* Erreklamazioa partikularren ondasun edo eskubideetan izandako lesioengatik bada, eta udal zerbitzuen funtzionamenduaren ondorio, ikus Udalaren Ondare Erantzukizunagatiko kalte-ordain erreklamazioaren fitxa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Egokitzat jotzen den edozein dokumentu.

NON ESKATZEN DA?

          Internet bidez:

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Erreklamazio, kexa eta iradokizunen kasuan:

          1. Dagokion sailera bideratu, aztertua izan dadin.
          2. Nolanahi ere, interesdunari jakinaraziko zaio erabakia edo erantzuna..

          Esker onen kasuan:

          1. Dagokionari jakinarazi.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Alkatetza - Alkatetza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Arduraduna: Oiartzungo Udala.
          Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
          Telefonoa: 943 490 142
          Posta: oiartzun@oiartzun.eus

          Helburuak eta zilegitasuna: Herritarren parte-hartze prozesuak, ondasunen erregistroa eta agintarien eta kargu publikoen bateraezintasunak, alkatearen ebazpenak eta osoko bilkurak kudeatzea lege hauen arabera: Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea, gardentasunari buruzko 19/2013 Legea eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea

          Hartzaileak: Datu pertsonalak herritarrei eta legitimatuta dauden hirugarrenei jakinarazi ahal izango zaizkie gardentasun-araudiaren arabera.

          Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.