Espedienteak kontsultatu: kopiak eta ziurtagiriak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tramitazio fasean dagoen espedienteko dokumentuak kontsultatu eta kopiak eskatzea, edota udal artxiboan jada amaituak dauden dokumentuenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Espedientearen titularra edo bertan interesdunek direnak.

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. eta 15. artikuluetan jasotakoaren arabera gauzatuko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orri orokorra (ez da beharrezkoa On-line Erregistroan)
  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Espedienteen titularrak hitzez eskatu dezakete espedienteak kontsultatzea.
  • Tiularra ez deneanegiaztatu behar da pertsona interesduna dela, eta horretarako eskubide hori funtsatzen duten dokumentuak aurkeztu.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        01 - Interesatuak horrela eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek luzatu edo aztertuko dituzten dokumentuengatiko tasa.
        Ziurtagiriak ( Udal erroldakoak izan ezik)2,29 €
        Sinaduraren legitimazioa5,00 €
        Aurreko bosturteko ziurtagiriak, folio bakoitzeko4,77 €
        Hamar urtetik pasatzen diren bakoitzari, orri bakoitzari erantsiko zaio6,25 €
        Fotokopiak Z/B, bakoitzeko0,44 €
        Fotokopiak koloreetan, bakoitzeko1,30 €
        Planoen fotokopiak Z/B, orri bakoitzeko1,56 €
        Planoen fotokopiak koloreetan, orri bakoitzeko3,93 €
        CD39,43 €
        Dokumentu erkapena, fotokopia barneraturik1,20 €
        Aurretiazko hirigintza izaerako kontsultak, establezimenduak irekitzea, etab34,09 €
        Banantzeen baimen administratiboak eta beste zenbait34,31 €
        Argiketak eta istripu txostenak20,00 €
        Interesatuak hala eskatuta, biztanle erroldan ofiziozko baja ematen den bakoitzeko25,00 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskatutako dokumentuak kopiak egin.
        2. Tasa likidatu.
        3. Interesdunari eman.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Idazkaritza - Idazkaritza

        OHARRAK

        Fotokopiak postaz bidali aurretik, haien kostua eta bidalketa-gastuak kobratu egingo dira.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.