Internetetik identifikatzeko gakoa eskuratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Oiartzungo Udaleko eta beste hainbat erakunde publikotako (Gipuzkoako beste udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Osakidetza...) zerbitzu telematikoetan identifikatu eta izapideak egiteko, B@kQ ziurtagiri kualifikatua eskuratzeko aukera duzu.

B@kQ pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko baliabide bat da, kautotzeko eta sinatzeko aukera ematen duena. Elementu hauek osatzen dute: erabiltzailearen NAN, pasahitza, eta 16 karaktere alfabetiko eta numeriko dituen koordenatu-joko bat.

Ziurtagiria eskuratzeko, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar da; horregatik, udaletxeko Informazio bulegora bertaratu behar duzu NANarekin.

(*)Eskatu dezakezu baita ere Osakidetzako edozein Osasun Zentroan edo KZgunean.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urtetik gorako oiartzuarrek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Estatuko herritarra izanez gero:

  • NAN, pasaportea edo gidabaimena.

Atzerriko herritarra izanez gero:

  • Europar Batasuneko kidea edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako kidea:
    • Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
    • Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.
  • Erkidegotik kanpoko herritarra:
    • Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
    • Indarrean dagoen bizileku-txartela (jatorrizkoa).

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Arreta-gune batean eskaera osatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dugu. Mezuan honako hauek adieraziko dira: koordenatuak eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua egiteko lotura bat.

          Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:

          1. SMS mezua bidaliko dugu pasa-hitz batekin; pasa-hitz hori aldatu behar duzu, eta gogoratzeko erraza den beste pasa-hitz bat jarri.
          2. Datu pertsonalak egiaztatu, eta B@kQ erabiltzeko jarraibideak eta baldintzak onartu behar dira.
          3. Lehenengo kautotzea egingo da, sinaduraren ziurtagiria hodeian jaulkitzeko.
          4. B@kQ prest egongo da kautotzeko eta Internet bidezko harremanetan sinatzeko.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Harrera

          OHARRAK

          • Oiartzungo Udaleko egoitza elektronikoko zerbitzu telematikoetara sartzeko, onartutako beste edozein identifikazio sistemak ere balio du. Adibidez: txartel digitaleko ziurtagiriak (Izenpe, NAN-e, Camerfirma edo FNMT).
          • Izenpeko B@kQ ataria
          • Hemendik zure egoera kontsultatu, identifikazio mekanismoak probatu edo B@k/B@kQ eta itsasontzi-jokoaren koordenatuak berriro igortzea eskatzeaz aparte zure pasahitza edo/eta datu pertsonalak aldatu ditzakezu.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.