Udal artxiboko agiriak kontsultatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimena eskatu udal artxiboan dauden dokumentuak ikusteko.

  1. Eskaerak eskaera idatziz egin beharko da.
  2. Kontsulta horretarako jarritako lokaletan egin beharko da, eta haiek ezingo dira lokal horietatik atera.
  3. Hala ere, interesdunak ikusteko baimena eman zaion dokumentuen kopiak lortu ahal izango ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusi den edozein sar daiteke udal-artxiboan dauden erregistro eta dokumentuetan, berdin da dokumentua argazkiduna izan, soinuduna edo irudiduna, baldin eta ez badago jasoa gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. eta 15. artikuluetan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kontsulta egiterakoan emango zaion eskaera eredu normalizatua beteko du, eta bertan argi adieraziko du zein den eskatutako dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        01 - Interesatuak horrela eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek luzatu edo aztertuko dituzten dokumentuengatiko tasa.
        Ziurtagiriak ( Udal erroldakoak izan ezik)2,31
        Sinaduraren legitimazioa5,04
        Aurreko bosturteko ziurtagiriak, folio bakoitzeko4,81
        Hamar urtetik pasatzen diren bakoitzari, orri bakoitzari erantsiko zaio6,30
        Fotokopiak Z/B, bakoitzeko0,45
        Fotokopiak koloreetan, bakoitzeko1,31
        Planoen fotokopiak Z/B, orri bakoitzeko1,57
        Planoen fotokopiak koloreetan, orri bakoitzeko3,96
        CD39,75
        Dokumentu erkapena, fotokopia barneraturik1,21
        Aurretiazko hirigintza izaerako kontsultak, establezimenduak irekitzea, etab34,09
        Banantzeen baimen administratiboak eta beste zenbait34,58
        Argiketak eta istripu txostenak20,00
        Interesatuak hala eskatuta, biztanle erroldan ofiziozko baja ematen den bakoitzeko25,00

        Kontsultak ez du kosterik.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Hala badagokio, erregistrorako sarbidea eman.
        2. Behar diren kopiak egin, hala badagokio.

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Artxiboa - Artxiboa

        OHARRAK

        Dokumentuak argitaratu behar badira, nondik datozen argi azaldu beharko da (Oiartzungo udal artxiboa) erreprodukzio eta argitalpen guztietan, eta jabea Oiartzungo Udala dela, eta egilea zein den, ezaguna bada, argazkien kasuan.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Arduraduna: Oiartzungo Udala.
        Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
        Telefonoa: 943 490 142
        Posta: oiartzun@oiartzun.eus

        Helburuak eta zilegitasuna:

        Hartzaileak:

        Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

        Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.