Indarkeria matxistaren eta sexu-erasoen biktimentzako laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bere osotasunean ekiten diete gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean, arlo psikosozialeko esku-hartzean eta, hala badagokio, esku-hartze terapeutikoan dauden premiei, baita aholkularitza soziojuridikoko premiei ere, tratu txarren egoeren eta sexu-askatasunaren aurka egon litezkeen ekintzen ondoriozkoak direnei, edozein izanik ere horiek gertatu diren eremua.

Zerbitzu motak:

  • Laguntza soziojuridikoa eta psikosoziala emateko zerbitzua, tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktima direnentzat.
  • Arlo psikosozialeko laguntza emateko zerbitzua erasotzaileentzat, tratu txarreko ekintzen edo sexu-askatasunaren aurkako delituen egileentzat.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Oiartzungo udalerrian erroldatutakoek.
  • Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktimek.
  • Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen egileek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orri orokorra
  • NAN edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko agiria
  • Biktima egoera egiaztatzen duten agiriak, halakorik balego.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
          2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Programa honetara biltzeko ez da beharrezkoa izango biktimaren legezko egiaztapena (babesteko agindua, sententzia).

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Arduraduna: Oiartzungo Udala.
          Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
          Telefonoa: 943 490 142
          Posta: oiartzun@oiartzun.eus

          Helburuak eta zilegitasuna:

          Hartzaileak:

          Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.