Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izaera pribatuko egoitza batean (Eguneko Zentroa edo Egoitza Iraunkorra) sartzeko prestazio ekonomikoa lortzea, zentro publiko edo itunpeko batean itxaron-zerrendan hiru hilabete daramatzaten mendekotasuna duten pertsonentzat.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Oiartzunen erroldatuta izateaz gain, mendekotasuna (1., 2. Edo 3. Gradukoa) duten eta eguneko zentro edo egoitza iraunkor publiko edo itunpeko batean sartzeko itxaron-zerrendan hiru hilabete daramatzatenek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gizarte Zerbitzuetako eskabidea
  • Enpresa homologatuak zerbitzuaren eskaintza pribatua egiaztatzea (kontratua, alta Gizarte Segurantzan...). Bestela, onartu ondoren eskatuko da hori aurkezteko, ordaindu ahal izateko.
  • Zerbitzu eskaintza pribatuarengatik ordaindutako azken faktura.
  • Zerbitzua jasotzen duena ezindua bada eta 18 urte baino gehiago baditu, tutorearen izendapenaren agiria.
  • Prestazioa jasotzeko kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
          2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

          DATU PERTSONALEN BABESA

          ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.