Mendekotasuna duena senitarteko batek zaintzeko prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hartzailearekin bizi den familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzeko prestazio ekonomikoa eskuratzeko eskabidea.
*Eskaera egin baino lehen beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak hartzailearen mendekotasun egoerari buruzko balorazioa egin izana. Horretarako, Udaletxeko Gizarte Zerbitzuekin jarri behar da harremanetan.

Urteko 12 ordainketa egingo dira. Mendekotasunaren araberako gehienezko zenbatekoak:

III. gradua 2. maila edo 90 puntutik 100 puntura MBBan: 520,69€

III. gradua 1. maila edo 75 puntutik 89 puntura MBBan: 416,98€

II. gradua 2. maila edo 65 puntutik 74 puntura MBBan: 337,25€

II. gradua 1. maila edo 50 puntutik 64 puntura MBBan: 300,90€

I. gradua 1. eta 2. mailak edo 25 puntutik 49 puntura MBBan: 180,00€

Gehienezko kopurua murriztu daiteke

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Oiartzungo Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Oiartzunen erroldatuta izateaz gain, mendekotasuna duten (1. 2. edo 3. gradukoa), eta etxe berean bizi den senide baten zaintzapean daudenek.

Beharrezkoa da:

  • Zaintzailea 18 urtetik gorakoa eta mendekoaren senitartekoa izatea (3. gradu arteko ahaidetasuna edo odolkidetasuna izan behar du).
  • Bi pertsonak bizileku berean erroldatuta egotea.
  • Prestazio hau aukerako gisa ezar dadila Udaleko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bidez.
  • Mendekotasunetik eratorritako arreta eta zaintza mendekoaren bizilekuan egin daitezela, eta haiek aukerakoak izan daitezela haien premietarako, mendekotasun mailaren eta graduaren arabera.
  • Arreta eta zaintza horietarako etxebizitzak izan ditzala bizikidetza eta biziegokitasun baldintza egokiak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gizarte Zerbitzuetako eskabidea
  • Zaintzailearen NAN eta osasun txartela.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Zaintzailea Gizarte Segurantzarerekin hitzarmena sinatzeaz salbuetsita dagoela egiaztatzen duten agiriak (Gizarte Seguran-tzako alta, nomina, pentsioa...).
  • Prestazioa jasotzeko kontu korrontearen zenbakia.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
          2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

          DATU PERTSONALEN BABESA

          ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.