Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomiko honen xedea da mendekotasuna duten pertsonen autonomia errazteko kontratatzen diren laguntzaile pertsonalen kontratazio gastuak ordaintzen laguntzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Oiartzunen erroldatuta izateaz gain, mendekotasuna duten (1. 2. edo 3. gradukoa), eta haiekin ahaidetasunik ez duen 18 urtetik gorako pertsona baten zaintzapean daudenek. Zaintzailea Gizarte Segurantzan alta emanda egongo da, edo hitzarmen bidez emango zaio alta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gizarte Zerbitzuetako eskabidea
  • Zaintzailearen NAN edo AIZ, eta enpresaren IFZ, hala badagokio.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Desgaitasuna badu edo adingabekoa bada, familia-liburua edo epailearen tutore-izendapena.
  • Laguntza pertsonala emango duen zaintzaile edo enpresarekin sinaturiko kontratua edo aurrekontratua.
  • Zaintza profesionala ematen dutenei dagokienez, Gizarte Segurantzaren arloan finkatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria.
  • Prestazioa jasotzeko kontu korrontearen zenbakia.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
  2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

ArduradunaDatu BabesaDatu pertsonalen babeserako egun indarrean dagoen araudiaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Oiartzungo Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu http://www.oiartzun.eus/datu-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.