Desgaituek aparkatzeko txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaituek aparkatzeko txartel eskaera, hartarako adierazitako lekuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Oiartzunen erroldaturik egonik honako kasu hauetakoren batean daudenak:

  • Desgaitasun egoera ofizialki onartua duten pertsona fisikoek, eta %33ko desgaitasunera iritsi gabe onartua dutenak ezintasun iraunkor erabatekoa, edo baliaezintasun handia, eta gainera egoera hauetakoren batean daudenak:
    • Mugikortasun murriztua dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
    • Begi hoberenean 0,1 zuzenketarekin bezalako edo gutxiagoko begi-zorroztasuna dutenak, edota ikus-eremua 10 gradu edo gutxiagora murriztua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
  • Mendekotasun-egoeran dauden eta aurreko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.
  • Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak mugikortasun murriztuko baremoan mugikortasun mugaren bat badutela iritzitakoak.
  • 3 urtetik beherakoak mendekotasun egoeran egonik modu jarraituan aparatu teknikoak nahitaez behar dituztenak beren zereginetarako (gurpil-aulki bereziak, arnasteko aparatuak...), edota beren larritasunagatik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak desgaitasunaren 4 edo 5 mailetan baloratu dituenak (patologia larria edo oso larria).
  • Soil-soilik desgaitasun edo mugikortasun murriztua duten pertsonen garraio kolektiborako erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, mendekotasun-arreta eta autonomia pertsonala sustatzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ezgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela eskaera
  • Interesdunaren argazki txiki bat, txartelerako

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Txartela bost urtez behin berritu beharko da; edo lehenago ezgaitasunaren kalifikazioa berrikusi behar bada epe horren barruan. Txartela berritzeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan behar da.

          Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.

          Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Ez dagokio