Gizarte Ongizateko Funtseko Pentsioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldizkako izaera duen prestazio ekonomikoa da, adinagatik edo ezintasunagatik lanik gabe egonik oinarrizko premiak asetzeko diru-sarrerarik ez dutenentzat.

Bi mota daude:

  • zahartasun
  • desgaitasunagatik jasotzen dena

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza hauek bete behar dira:

Orokorrak:

  • Legezko egoitza izan eta Oiartzunen erroldatuak egotea.
  • Bakarrik biziz gero, urtean 2.098,04 euro baino gutxiagoko sarrerak izatea.

Eskaria egin duena familia-unitate bateko kide bada, unitate horren per capita errenta 2.098,04 baino txikiagoa izan behar da.

Zahartzarorako pentsioa:

  • 65 urte eginak izatea.

Baliaezintasuneko pentsioa:

  • 16 urtetik gora eta 65 urtetik behera izan.
  • % 45etik gorako desgaitasuna izan onartua eta puntuazio bat lana lortzeko zailtasunaren baremo espezifikoan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabidea
  • Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
          2. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Arduraduna: Oiartzungo Udala.
          Helbidea: Done Eztebe Plaza, z/g, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa.
          Telefonoa: 943 490 142
          Posta: oiartzun@oiartzun.eus

          Helburuak eta zilegitasuna:

          Hartzaileak:

          Eskubideak: Interesdunak eskubidea du bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko eta ezerezteko, eta horien tratamendua mugatzeko edo tratamendu horren aurka jartzeko. Horretarako, idazki bat eta bere nortasuna egiaztatzen duen agiria bidali beharko ditu Udaletxeko helbidera edo dbo-dpd@oiartzun.eus posta elektronikora.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteko politika www.oiartzun.eus webgunean dago.