Azokarako salmenta lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko udalerrian salmenta Ibiltariarako lizentzia eskuratzea. Salmenta ibiltaritzat hartzen da ohiko edo noizean behingo saltzaileek merkataritza saltokietatik kanpo, postu edo instalazio desmuntagarrietan edo ibilgailuetan, egiten duten salmenta. Udalerri osoan debekatuta dago ordenantza honetan adierazitakoez bestelako salmenta ibiltari oro.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Salmenta postu bat ustiatu nahi duten pertsonek eskaera egin behar diote udalbatzako alkateari, honako datu hauek adierazita:

a) Eskatzailearen izen-abizenak edo, hala badagokio, sozietatearen izena.

b) Pertsona fisikoaren edo juridikoaren identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

c) Helbidea eta telefonoa.

d) Instalazioen eta salgaien deskribapena; eta, elikagaiak saldu behar badira, elikagai-erabiltzailearen agiria.

e) Horrez gain, pertsona juridikoek entitatearen baimena erabiliko duen langilearen edo bazkidearen datuak eman behar dituzte: Izen abizenak, helbidea eta NAN zenbakia.

f) Langile edo bazkide hauen argazkiak, harremanetarako telefonoa eta NAN edo baliokidea denaren zenbakia.

g) Zer leku, egun eta ordutegitarako eskatzen den baimena, edo, hala badagokio, aldizkakotasun jakineko zer azokatarako eta zer leku finkotarako eskatzen den.

h) Zenbateko azalera behar duen salmentarako postuaren mostradoreak (metrotan) eta/edo ea ezinbestekoa duen produktuak saltzeko egokitutako furgoneta edo kamioi bat erabiltzea, aldizkakotasun jakineko azokan izan ezik.

Eskaera aurkezteko, interesdunak erantzukizun adierazpen bat sinatu behar du soilik, honako hau adierazita, gutxienez:

a) Ezarritako baldintzak betetzen dituela.

b) Eskatutako dokumentazioa baduela, jarduera hasterako.

c) Erantzukizun adierazpena beteko duela baimena indarrean den bitartean.

d) Alta egitea ekonomia jardueren gaineko zergan, dagokion epigrafean, eta tarifa ordainduta edukitzea. Zergatik salbuetsita egonez gero, zergapekoen erroldan alta egitea.

e) Gizarte Segurantzako kotizazioak ordainduta edukitzea.

f) Salmenta ibiltariko produktuari edo produktuei buruzko araudi erregulatzaileak ezarritako baldintzak betetzea.

2. Eskatzaileek akreditazio bidez egiaztatu behar dute alta egina dutela ekonomia jardueren gaineko zergan edo, hala badagokio, zergapekoen erroldan.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524650
  • 8:30-13:30
    943-524380

      Posta arrunta:
    • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                            Bertaratuta: Gurutze Santuaren plaza 1, 20100 Lezo. 8:30tatik 13:30 bitarte.

                            Telefono bidez: 943524650.

                            Internet bidez: www.lezo.eus

                            Posta arruntaren bidez: Lezoko Udala. Gurutze Santuaren Plaza 1. 20100 Lezo, Gipuzkoa.

                            BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                            06.03 - JABARI PRUBLIKOAREN ERABILPEN PRIBATIBOA
                            OP=1,20€. Oinarrizko prezioa: m2 edo zatikia / ustiapen-eguna
                            KB=1 Kalearen biderkagai zizentzaile bakarra
                            Azalera:
                            a: Mahai bat 4 aulkirekin (*) 4 m2
                            b: Obrako kontainer bat 10 m2
                            c: Gainerakoa: aprobetxamenduan okupatuko duena
                            Denbora: Baimenean agertzen dena eta lanegunez konputatua

                            Mahai eta aulkiak establezimenduen elementuekin edota guztietako ikuskizunentzatOPxKBx0,08 €/m2/eguneko-dia
                            Kontainerrak, siloak, jasogailuak, aldamioak eta antzekoak jartzeaOPxKBx0,6 €/m2/eguneko-dia
                            BesteakOPxKBx1,80 €/m2/eguneko-dia
                            Kioskoak: Aralar kalea16,00 €/m2 edo zatiko eta urtero/ o fracción y año
                            Kioskoak: Goiko Plaza9,15 €/m2 edo zatiko eta urtero/ o fracción y año
                            Karlos Saldise Plazako Merkatua eta salmenta ibiltaria: Urteroko kuota67,50 € m2
                            Karlos Saldise Plazako Merkatua eta salmenta ibiltaria: Hilabeteroko kuota10,90 € m2
                            Taberna eta/edo jatetxeen terrazak: Urte osoa, mahai bat 4 aulkirekin120 €
                            Taberna eta/edo jatetxeen terrazak: daldia( Ekainetik - Irailera) mahai bat 4 aulkirekin47,00 €
                            Gutxieneko Kuota72,83 €

                            PROZEDURAREN EPEA

                            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                            1.- Eskaera jaso, gainerako agiriekin batera, eta egiaztatu.

                            2.- Sarrera erregistroa eman eta kopia itzuli interesdunari.

                            3.- Zerbitzuak lansailera bideratu.

                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                            Alkatetza

                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                            Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                            OHARRAK

                            DATU PERTSONALEN BABESA

                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                            DBEB kodea:

                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                            Aurreikusitako lagapenak:

                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.