Bide publikoetan terrazak eta mahaitxoak jartzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kalean terrazak eta mahaiak eta, gainontzeko instalazio osagarriak jarri ahal izateko lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak, jarduerari lotutako udal zergak eta tasak ordainduta baditu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria

2.-. Aipatutako eskaerarekin batera interesdunak ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

2.1.- Hala behar izanez gero, ondoko lokaletako titularren baimena.

2.2.- Lokalaren kokalekua zehaztuko duen planoa 1:100 eskalan

2.3.- Jarri nahi diren mahai eta elementu kopurua adierazi beharko da.

2.4.- Eskaeran adieraziko da denboraldia. Urte guztirako edo/eta udako 4 hilabetetarako (ekainetik iraila bitarte).

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

Eskatzailearen NANa.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524650
  • 8:30-13:30
    943-524380

      Posta arrunta:
    • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                            BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                            06.03 - JABARI PRUBLIKOAREN ERABILPEN PRIBATIBOA
                            OP=1,20€. Oinarrizko prezioa: m2 edo zatikia / ustiapen-eguna
                            KB=1 Kalearen biderkagai zizentzaile bakarra
                            Azalera:
                            a: Mahai bat 4 aulkirekin (*) 4 m2
                            b: Obrako kontainer bat 10 m2
                            c: Gainerakoa: aprobetxamenduan okupatuko duena
                            Denbora: Baimenean agertzen dena eta lanegunez konputatua

                            Mahai eta aulkiak establezimenduen elementuekin edota guztietako ikuskizunentzatOPxKBx0,08 €/m2/eguneko-dia
                            Kontainerrak, siloak, jasogailuak, aldamioak eta antzekoak jartzeaOPxKBx0,6 €/m2/eguneko-dia
                            BesteakOPxKBx1,80 €/m2/eguneko-dia
                            Kioskoak: Aralar kalea16,00 €/m2 edo zatiko eta urtero/ o fracción y año
                            Kioskoak: Goiko Plaza9,15 €/m2 edo zatiko eta urtero/ o fracción y año
                            Karlos Saldise Plazako Merkatua eta salmenta ibiltaria: Urteroko kuota67,50 € m2
                            Karlos Saldise Plazako Merkatua eta salmenta ibiltaria: Hilabeteroko kuota10,90 € m2
                            Taberna eta/edo jatetxeen terrazak: Urte osoa, mahai bat 4 aulkirekin120 €
                            Taberna eta/edo jatetxeen terrazak: daldia( Ekainetik - Irailera) mahai bat 4 aulkirekin47,00 €
                            Gutxieneko Kuota72,83 €

                            PROZEDURAREN EPEA

                            • Aurreikusitako epea: 15 egun
                            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                            1.- Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                            2.- Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                            3.- Hirigintza Sailera bidaltzea.

                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                            Zinegotzi delegatua

                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                            Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                            OHARRAK

                            DATU PERTSONALEN BABESA

                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                            DBEB kodea:

                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                            Aurreikusitako lagapenak:

                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.