Obra txikiko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Barruan nahiz kanpoan egiten diren obra txikiak. Obra txikiak dira:

-Ondasun higiezin baten zimentarrietan, egituran, segurtasunean edo funtsezko elementuetan ereginik ez duten obrak.

-Eta bolumena, erabilera objektiboa, etxebizitzen kopurua, erabilera komuneko instalazio eta zerbitzuak, kanpoko diseinua edo era guztietako eraikuntza eta instalazioetako bizigarritasun- eta segurtasun-baldintzak aldatzen ez dituztenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK

Eskatzailearen NANa.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

AGIRI TEKNIKOAK:

a) Kokapen planoa eta aurrekontua.

b) Egin beharreko obren eta obra horiek eragiten duten eraikinen edo horien zatien egungo egoeraren oinaren, altxaeraren eta sekzioen mugatutako krokisa.

c) Egin beharreko obrak deskribatzen dituen memoria eta, hala dagokionean, eragindako finken xedeko erabilera edo jarduera, azalera erabilgarri eta eraikien deskripzio koadroa barne.

Obraren tamainak aholkatzen duen kasuetan, udal zerbitzu teknikoen txostena jaso ondoren, obren eskalako planoak eta horiek egiteko zuzendaritza fakultatiboa eskatuko dira eta, beharrezkoa irudituz gero, baita proiektu tekniko osoa ere.Etxebizitza eta lokalen barrualdea hobetzeko lanen kasuan, nahikoa izango da obraren aurrekontuarekin batera lizentzia eskaera aurkeztea.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524380

          Aurrez aurre:
        • Informazio Bulegoa
          Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
          943-524650

                            Bertaratuta: Gurutze Santuaren plaza 1, 20100 Lezo. 8:30tatik 13:30 bitarte.

                            Posta arruntaren bidez: Lezoko Udala. Gurutze Santuaren Plaza 1. 20100 Lezo, Gipuzkoa.

                            BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                            - TARIFA MOTA
                            Obra jakinerazpenaren tramitazioaren bidez bideratutako obrak1 %
                            Babes Ofizialeko Etxebizitza berrien eraikuntza2,5 %
                            Fatxada eta teilatuen konponketa eta garbiketa lanak2,5 %
                            Kasko Historikoan dauden eraikuntzetako obrak2,5 %
                            Nekazaritza usiategietako eraiketa, instalazio eta obrak2,5 %
                            Gainontzeko eraiketa, instalazio eta lanak5 %

                            - HOBARIAK

                            Ondoren seinalatutako obra hauek, udalak interes orokorrekotzat hartzen ditu eta kuotaren %95eko hobaria izango dute

                            Monumentu historiko eta artistikotzat jotako eraikuntzetan egindako lanak: Honela sailkatuko dira bai Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian, eta baita Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko katalogoan ere, ezartzen diren hiru babes mailetako edozein (berezia, ertaina eta oinarrizkoa) jaso duten eraikuntzak.95 %
                            Hezkuntzarako Eraikina95 %
                            Gizarte Onurarako elkarteak95 %

                            07.08 - LIZENTZIA URBANISTIKOAK

                            ZERGA-KUOTA

                            Aurrekontua < a 30.000 €53 €
                            Aurrekontua >= a 30.000 €531 €
                            Lehen-okupazio lizentzia etxebizitza edota lokal bakoitzeko5 %

                            Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) eta Tasa

                            PROZEDURAREN EPEA

                            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                            2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

                            Lezoko Hirigintza Antolaketarako Plan Orokorra

                            Hirigintza lizentziak arautzeko ordenantza (GAO 13-05-2008)

                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                            1. Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                            2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                            3. Hirigintza Sailera bidaltzea.

                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                            Alkatetza

                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                            Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                            OHARRAK

                            Espedienteari hasiera emateko, eskabidearen aurkezpena egin baino lehen interesdunak Hirigintza sailean dagokion kontsulta egitea komenigarria da, behar dituen argibide tekniko eta administratibo guztiak jaso ditzan.

                            DATU PERTSONALEN BABESA

                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                            DBEB kodea:

                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                            Aurreikusitako lagapenak:

                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.