Jardueran aurretiako komunikazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ezinbesteko baldintza jarduera sailkaturako lizentzia behar ez duen jardueraren bat martxan jartzeko, handitzeko edo berritzeko. (II, B eranskin,a,3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Memoria bat jardueraren deskripzio bat jasoko duena baita jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo hauen ondasunean sor lezakeen balizko eragina gutxitxeko ezarritako neurriak.

- Ziurtagiria, pertsona tekniko eskudunak egina jarduera eta instalazioak aurkezturiko eraikitze proiekturekin eta dokumentazio teknikoarekin bat datorrela eta ingurumen baldintza guztiak betetzen ditulela egiaztatzen duena, baita ere kasurako ingurumenearen gaineko eraginean jasotakoak

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

Eskatzailearen NANa.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524650
  • 8:30-13:30
    943-524380

      Posta arrunta:
    • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                            BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                            07.07 - JARDUERA HASTEKO AURRETIKO JAKINARAZPENERA AURRETIKO JAKINARAZPENA BEHAR DUTEN JARDUERAK 3/1998 LEGEAREN II ERANTSIAREN A ETA B ZERRENDEN ARABERA
                            (3/1998 Legearen II Eranskinaren A zerrendako jarduerek jarduerarako lizentzia eta aurretiko jakinarazpena behar dituzte).
                            (3/1998 Legearen II Eranskinaren B zerrendako jarduerek jardueraren hasierako aurretiko jakinarazpena baino ez dute behar).
                            Jarduera hasteko aurretiazko jakinarazpena burutu ahal izateko, hala balegokio, obra baimena eskatu beharko da lehenago (A eta B zerrendak) eta baita jarduera baimena ere (A zerrenda), aurretiazko jakinarazpenarekin batera obra amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko delako.
                            EGINTZA ZERGAGARRIA
                            1)Tasaren Egintza Zergagarria, subjektu pasiboak aurretik jakinarazi duen jardueraren hasieraren ondoren, udal administrazioak burutu beharreko kontrol lanak dira, aitortu diren ezaugarriak, eta araudi erregulatzaileak ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko.

                            2) Horrela, aurretiazko jakinarazpenaren menpe daude:
                            a) Establezimendua lehen aldiz instalatzea bere jarduerei ekiteko.
                            b) Lokalak tokiz aldatzea.
                            c) Lokalen titular aldaketak eta esku-aldaketak beraietan garatzen den jarduera aldatu gabe.
                            d) Establezimenduan garatzen den jarduera aldatzea edo handitzea, nahiz titular berak jarraitu.
                            e) Establezimendua handitzea eta hartan egindako edozein aldakuntza, artikulu honetako 1 zenbakian seinalaturiko baldintzetan inolako eraginik baldin badu, haien berriro egiaztatzeko eskatuz.
                            f) Aurretiko jakinarazpena edo aitorpena eskatzen duten jarduerak legeztatzea (lizentzia behar ala ez).
                            g) Aurretiko jakinarazpena edo aitorpena eskatzen duten jarduerak araupetzea (lizentzia behar ala ez).
                            h) Lizentzien berrikuspena, titularraren jarduerek eragindakoa, salaketa baten ondorioz edo udal ikuskatzailetzagatik.
                            3) Aurretiazko jakinarazpenera baldintzaturiko Jarduera klasifikatutzat ulertuko dira Ingurugiroaren Babespenerako 3/1998 Lege Orokorreko II. Eranskinean jasotako jarduera eta instalazio publiko eta pribatuak, B ataletakoak. Aurretiko jakinarazpena obrak amaitu eta gero eta, beharrezkoa balitz, dagokion lizentzia jaso eta gero egin beharko da.
                            ZERGA KUOTA
                            100 metro koadro arteko lokalak:141,46 €
                            100,01 eta 300 metro koadro arteko lokalak425,30 €
                            300 metro koadro baino gehiagoko lokalak729,48 €

                            PROZEDURAREN EPEA

                            • Aurreikusitako epea: Berehala

                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                            1. Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                            2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                            3. Hirigintza Sailera bidaltzea.

                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                            Zinegotzi delegatua

                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                            Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                            OHARRAK

                            1. Departamentuko langilegoak aurkeztu den dokumentazioa aztertuko du.

                            2. Dagokion tasa ordaindu den aztertuko da eta hau kontuhartzailetza sailera jakinarazi.

                            3. Espediente administratiboa irekiko da eta bertan memoria, aurretiazko komunikazioa, ziurtagiri teknikoa eta tasaren ordainketaren agiria eskaneatuko dira. Aurkeztu den jarduera udal hiri-antolamenduarekin bat datorrela egiaztatuko da.

                            4. Udal teknikariek jarduera bisitatuko dute jakinarazi dena betetzen dela eta jarduera esandakora egokitzen dela egiaztatzeko.

                            DATU PERTSONALEN BABESA

                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                            DBEB kodea:

                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                            Aurreikusitako lagapenak:

                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.