Hirigintzako kontsultak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzei eta araubideari eta, oro har, plangintza orokorrari buruzko informazio idatzia ematea

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera-orria.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

Eskatzailearen NANa.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

2. Kontsultaren arabera, agiri hauek aurkeztuko dira:

Informazio-eskaeraren xede den finka edo higiezinaren identifikazio zehatza: katastroko erreferentzia, erregistrokoa, identifikazio-planoa eta abar.

Egin nahi den obrari edo jarduerari buruzko memoria; bertan, honako hauek jasoko dira:

Kokapen-planoa.

Barruko banaketaren planoa kotak markatuta.

Jarriko den makineria.

NON ESKATZEN DA?

    Posta arrunta:
  • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

    Aurrez aurre (Ogasuna):
  • Kontuhartzailetza
    Gurutze Santuaren plaza 3 20100 8:30-13:30
    943-527840

    Aurrez aurre:
  • Informazio Bulegoa
    Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
    943-524650

                      BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                      07.09 - NORBAITEK ESKATURIK EMATEN ZAIZKION DOKUMENTUAK

                      ZERGA KUOTA

                      Aplikatuko diren tarifak hauek dira:

                      Interesatuak bere aldetik eskaturik emango den zerbitzu ziurtapen bakoitzarengatik59
                      Terrenoaren izakerari buruz edo eraikuntza ondorioetarako kontsultaz emango den txosten bakoitarengatik118
                      a.- Trafiko istripuen txosten bakoitzeko59
                      b.- Informazio laburtua20
                      Hiritar izaerako lurraldeen balio gehikuntzaren gaineko zergaren likidazio kalkulu bakoitzeko59
                      Segregazioko administrari baimena eta besteak59
                      Altamira Auzoan aparkaldi mugaturako baimenak eman eta tramitatzea. Urtean10
                      Armak edukitzeko lizentzia20
                      Animali arriskutsuak edukitzeko lizentzia50
                      Txosten laburtua, esku-hartze bakarra20
                      Gertaera baten hainbat txostenengatik (2tik 5era esku-hartze)40
                      Gertaera baten hainbat txostenengatik ( 5 esku-hartze baino gehiago)60
                      Arau subsidiarioen aldakuntza3.912
                      Plan Bereziak2.371
                      Plan partzialak2.371
                      Zehazpen Estudioak1.186
                      Urbanizazio proiektuak2.371
                      Ihardukera programak2.371
                      Birsailkatze edo kooperazio proiektuak2.371
                      Konpentsazio proiektuak2.371
                      Desjabetze proiektuak2.371
                      Besteak1.186
                      Fax, E.A.E.n barruan, folio bakoitzeko txuri-beltzean3,56
                      Fax, E.A.E.n barruan, folio bakoitzeko koloretan7,12
                      DINA 4 Txuribeltzean0,36
                      DINA 4 Txuribeltzean Liburutegian0,10
                      DINA 3 Txuribeltzean0,65
                      DINA 4 Kolorean0,72
                      DINA 3 Kolorean1,30
                      CD edo DVD10,70

                      Tasa

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1.- Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                      2.- Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                      3.- Hirigintza Sailera bidaltzea.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Alkatetza

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                      OHARRAK

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                      DBEB kodea:

                      Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                      Aurreikusitako lagapenak:

                      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.