Lehiatila bakarra: Eusko Jaurlaritzara eta Gipuzkoako Foru Aldundira zuzendutako idatziak erregistratzeko.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezokoo Udalak hitzarmen bana du sinatuta Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, administrazio horietako organoetara zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak Lezoko Udaleko Erregistro bulegoan aurkez ditzaten herritarrek.Ondorioz, gaur egun Eusko Jaurlaritzara edo Gipuzkoako Foru Aldundira zuzendutako idatzi edo eskaera bat aurkezteko herritarrek ez dute Donostiara joan beharrik, Lezoko Udalaren Erregistroan aurkez ditzakete eta udal langileek bideratuko dituzte izapidetzeko eskumena duen organora.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiriak aurkezteko eskatuko da.

Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524650

                              Aurrez aurre:
                            • Oficina de Información
                              Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
                              943-524650

                                                                                                                                                                                    BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                                    Doan.

                                                                                                                                                                                    PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                    • Aurreikusitako epea: Egun 1

                                                                                                                                                                                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                    - Lezoko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, beren erregistroetan idatziak aurkezteari buruzkoa, 2000.09.29koa.

                                                                                                                                                                                    − Lezoko Udala eta EAEko Administrazioaren arteko hitzarmena, 2011.05.02koa (GAO 105. 2011.06.03 eta EHAA 114, 2011.06.16).

                                                                                                                                                                                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                      1.- Eskaera-orria eta, hala balitz, atxikirik dituen agiriak jaso eta egiaztatu eta agirien kopiak jatorrizko agiriekin erkatu beharko dira.

                                                                                                                                                                                      2.- Eskaera erregistratu, kontuan hartuz:

                                                                                                                                                                                      Interesdunaren izenean joan behar duela, ez ordezkariaren izenean.

                                                                                                                                                                                      IFZ beti jaso behar da: NAN, AIZ edo IFK.

                                                                                                                                                                                      Jaso beti telefono zenbakiak eta, ahal balitz, helbide elektronikoak ere.

                                                                                                                                                                                      3.- Agiria edo agiriak eskaneatu eta igo Erregistrora.

                                                                                                                                                                                      4.- Erregistroaren bolantea beti entregatuko da. Instantziaren kopia bakarrik eskatzaileak eskatuko balu, zigilatuta erregistro data eta zenbakiarekin.

                                                                                                                                                                                      5.- Erregistroan utzitako agiriak dagokion erakundeari bideratzea.

                                                                                                                                                                                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                      Ez dagokio

                                                                                                                                                                                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                      Idazkaritza - Informazio Bulegoa

                                                                                                                                                                                      OHARRAK

                                                                                                                                                                                      Andoaingo Udal Erregistroan jasotako sarrera erregistroa hartuko da kontuan interesdunek epeak betetzeari dagokionean.

                                                                                                                                                                                      Agiriak erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara bidaltzeko konpromisoa hartzen du Lezoko Udalak, beti ere, irteera data idatzita egongo delarik.

                                                                                                                                                                                      DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                      Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                                      DBEB kodea:

                                                                                                                                                                                      Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                                      Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                                      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.