Ur zerbitzuan eta saneamenduan alta, baja eta izen-aldaketak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko Udalak, udalerrian bai edateko ur horniduran, bai saneamenduan ematen duen zerbitzua da.

Espediente hauek herritarrek ur hornidura eta saneamenduarekin lotura duten ondorengo zerbitzu hauek eskuragarri izateko erabiltzen dira: Altak, bajak eta izen-aldaketak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pertsona fisiko edo juridikoa, edo haren legezko ordezkaria.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Kokapen akatsak ekiditeko eta baimenak errazteko, baja eta izen-aldaketen kasuan, derrigorrezkoa izango da Udalak igorritako azken erreziboa eranstea. Aipatu erreziboa eskuragarri izango da Udaleko kontuhartzailetza bulegoan eskaera egin baino lehen.
  • Alta kasuan, kokapen akatsak ekiditeko, derrigorrezkoa izango da kokapen zehatza identifikatzen duen dokumentua eranstea. (OHZ erreziboa, kokapena adierazten duen eskrituren kopia zatia...)

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524380

      Posta arrunta:
    • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

      Aurrez aurre (Ogasuna):
    • Gurutze Santuaren plaza 3 20100 8:30-13:30

                          BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                          Alten kasuan: Dagokion tasa.

                          PROZEDURAREN EPEA

                          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                          Udal Ur Zerbitzuaren Erreglamendua

                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                            1. Eskaera eta kokapena zehazki identifikatzen duen dokumentazioa erregistratzea.

                            2. Txosten teknikoa.

                            3. Baimena ematea.

                            4. Alta kasuan, tasaren likidazioa eta hau ordaintzea.

                            5. Alta eta izen-aladaketa kasuan, interesaduna eta Udalaren arteko kontratua sinatu.

                            6. Kontuhartzailetza sailari jakinaraztea erroldan egin beharreko aldaketak egin daitezen.

                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                            Alkatetza

                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                            Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                            OHARRAK

                            Espedienteari hasiera emateko, eskabidearen aurkezpena egin baino lehen interesdunak Hirigintza sailean dagokion kontsulta egitea komenigarria da, behar dituen argibide tekniko eta administratibo guztiak jaso ditzan.

                            DATU PERTSONALEN BABESA

                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                            DBEB kodea:

                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                            Aurreikusitako lagapenak:

                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.