Obraren jakinaren gainekoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obra txikiak egin ahal izateko izapidea. Obra hauek egin ahal izango dira:

1.- Etxebizitzaren barneko eraberritzeko obrak egiteko edota zorua, sabaia, sukaldea, bainugela, zurajea, ur instalazioa, saneamendua, argia... konpontzeko edo berritzeko. Betiere, obra horiek espazioen banaketan, egituraren elementuetan edota kanpoko fatxadetan eraginik ezingo dute izan.

2.- Kanpoko ateak eta leihoak aldatzea, balkoien itxiturak nolanahi ere salbu utzirik, lehen dituzten ezaugarriak oso-osorik mantenduz (neurriak, formak, koloreak...).

3.- Segurtasun baldintza orokorretan eraginik ez duten instalazio-konponketak edo berrikuntzak, udal zerbitzu-sareetatik harreren alta edo baja emateko obrak.

4.- Teilaberritzeak. Teilatua berritzeko obra horiek ezin izango dute haren egitura eta/edo banaketa aldatu.

5.- Fatxadak pintatzea lehengo kolorea mantenduz.

6.- Teilatu-hodiak aldatzea.

7.- Barneko ateak eta leihoak eta elementu sanitarioak (bainera, komuna, bideta, konketa) aldatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Jakinaren gainean jartzeko obren gaineko eskaera-orria ondorengo datuekin:

1.1.- Eskatzailearen identitatea.

1.2.- Egin beharreko obrak: Deskripzioa, kokapena eta hasteko eta burutzeko aurreikusitako datak.

1.3.- Obren aurrekontua. 6.000 eurotik gorako aurrekontuetako obretarako obra burutuko duten profesionalen aurrekontuaren kopia aurkeztu behar da.

1.4.- Hala behar balitz, kontenedoren bide publikoa okupatzeko aurreikusitako datak.

1.5.- Data eta eskatzailearen sinadura.

2.- Teilaberritze, fatxada pintaketa eta teilatu-hodiak aldatzeko kasuetan, Segurtasun Estudio Oinarrikoa aurkeztu beharko du dagokion Elkargo Ofizialak bisaturik.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524380

      Posta arrunta:
    • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

        Aurrez aurre:
      • Informazio Bulegoa
        Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
        943-524650

                          BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                          - TARIFA MOTA
                          Obra jakinerazpenaren tramitazioaren bidez bideratutako obrak1 %
                          Babes Ofizialeko Etxebizitza berrien eraikuntza2,5 %
                          Fatxada eta teilatuen konponketa eta garbiketa lanak2,5 %
                          Kasko Historikoan dauden eraikuntzetako obrak2,5 %
                          Nekazaritza usiategietako eraiketa, instalazio eta obrak2,5 %
                          Gainontzeko eraiketa, instalazio eta lanak5 %

                          Alkatearen D18/0262 dekretu bidez onartu dira obra hauen aurrekontu minimoak. Obra aurrekontuari dagokion tarifa bidez kalkulatzen da ordaindu beharreko zerga:

                          BAT: Ohikoak diren obra jakinaren gainekoak modu sinplean tramitatu ahal izateko ondorengo aurrekontu minimoak ezartzea :

                          - Sukaldearen eraberritze integrala: 6.000 €

                          - Bainugelaren eraberritze integrala : 5.000 €

                          - Bigarren bainugelaren eraberritze integrala: 3.000 €

                          - Galdara eta berogailu instalazioa: 4.000 €

                          - Kanpo aroztegia: 6.000 €

                          - Zoladuraren eraberritzea: 4.500 €

                          - Barne aroztegia: 3.500 €

                          - Elektrizitate eta telekomunikazio instalazioen eraberritzea: 3.000 €

                          BI: Etxebizitzen barruko eraberritze integralen kasuan ondorengo aurrekontu minimoak ezartzea:

                          - Erdimailako 70 m2 dituen etxebizitza baten eraberritze integralaren aurrekontu minimoa 35.000€ tan ezartzea hots, 500 € metro karratuko.

                          - Azalera handiagoa edo txikiagoa duen etxebizitzen eraberritze integralaren aurrekontu minimoa katastroan azaltzen den azalera erabilgarria eta 500 €/m2 biderkatuz kalkulatzea.

                          HIRU: Aurrekontu hauek minimotzat jo arren, eskatzaileak aurrekontuekin justifika dezake egin nahi dituen lanak partzialak direla eta egin nahi dituzten lanen aurrekontua minimo hauen azpitik geratzen direla. Kasu horietan egin nahi diren lanen ikuskaritza egingo da eta txosten teknikoa egingo da aurrekontua minimoen azpitik geratzen dela zuritzeko.

                          LAU: Obra jakinaren gaineko lanen aurrekontuen minimo hauek ezarri eta hauei dagozkien tasak likidatu eta ordainaraztea.

                          PROZEDURAREN EPEA

                          • Aurreikusitako epea: Berehala
                          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                          1.- Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                          2.- Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                          3.- .Dagokion zerga kobratzea.

                          4.- Hirigintza Sailera bidaltzea.

                          NORK ONARTU BEHAR DU?

                          Zinegotzi delegatua

                          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                          Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                          OHARRAK

                          Aurrekontu minimoak

                          DATU PERTSONALEN BABESA

                          Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                          DBEB kodea:

                          Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                          Aurreikusitako lagapenak:

                          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.