B@kQ, identifikazio elektronikoaren eskaera.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

B@kQ identifikazio elektronikoko bitarteko bat da. Oso erabilerraza da eta administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten 16 urtetik gorako edonork.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • ZI-001 Eskatzailearen NAN / IFKren fotokopia.

B@kQ eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da eskatzaileak telefono mugikorra eta e-mail kontu bat izatea. Bi datu hauetako bat beste erabiltzaile batekin partekatu dezake baina sekula ez bi datuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Informazio Bulegoa
    Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
    943-524650

                      BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                      Dohain.

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: Berehala

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      • 59/2003 legea, abenduaren 19koa, sinadura elektronikoa arautzen duena.
                      • 910/2014 (EB) ARAUDIA, EUROPAKO PARALAMENTU ETA KONTSEILUARENA, 2014ko uztailaren 23koa, identifikazio elektronikoari buruzkoa eta barne merkatuko transakzio elektronikoetarako konfidantzazko zerbitzuei buruzkoa, 1999/93/CE Zuzentaraua indargabetzen duena.

                        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                        1. Nortasuna egiaztatzea.
                        2. Hiritarraren datuak sartzea eta eskaerak inprimatzea.
                        3. Hiritarrak eskaerak sinatzea eta B@kQren koordenaden jaulkitzea.
                        4. Dokumentazioa artxibatzea.

                        NORK ONARTU BEHAR DU?

                        Ez dagokio

                        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                        Idazkaritza - Informazio Bulegoa

                        OHARRAK

                        • Izenpek e-mailez bidaliko dio barku jokua eta aktibatze mezua, eskatzaileak onar dezan.
                        • Aktibatu ondoren, Izenpek pasahitza bidaliko dio eskatzaileari SMS bidez, prozesua amaituz.

                        DATU PERTSONALEN BABESA

                        Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                        DBEB kodea:

                        Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                        Aurreikusitako lagapenak:

                        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.