Kirol entitateek federazioen antolaketari (liga eta txapelketetan parte-hartzea) dagokion ohiko kirol jarduera garatzeko diru-laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko edo eskualdeko izaera eta Lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dien, irabazi asmorik gabeko kirol entitateek denboraldian federazioen antolaketari (liga eta txapelketetan parte-hartzea) dagokion kirol jarduera garatzera zuzenduriko diru-laguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Lezoko edo eskualdeko izaera duten kirol entitateetako ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

a- Diru-laguntza eskaera-orri normalizatua elektronikoki sinatua.

b- Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia (aurretik aurkeztu ez badu).

c- Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen eta Entitateen erregistro orokorrean izena emanda dagoenaren ziurtagiriaren fotokopia (aurretik ez bada aurkeztu).

d- Entitatearen estatutuak, eskaera lehenengo aldiz egiten bada, eta zuzendaritza batzordearen osaera, sexua zehaztuta.

e- Urteko zergen (udal mailakoak ez) eta Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean daudela egiaztatzen duten agiriak.

f- Aurrezki kutxa edo banketxearen agiria, kirol entitateak luzatutako kontu korrontea berea dela ziurtatzen duena.

g- Araudi honek arautzen duen kirol jarduerari dagokion denboraldiko egitasmo memoria eta gastu eta sarreren aurrekontua.

h- Lizentzia indarrean duten kirolari federatuen (jokalari, entrenatzaile eta epaile) kopurua eta izen-zerrenda, dagokion federazioak edo Foru Aldundiak emanda, kasuak kasu; bertan azaldu beharko da non erroldatuak dauden.

i- Zerrenda bat egingo da ere, non zehazten den teknikari eta epaile bakoitzaren kirol formazioa eta erabiliko duen hizkuntza bere lanean (saio eta partida edo txapelketak).

j- Lezoko Udalarekin taldeak egindako kolaborazioen zerrenda kirol ekintzak sustatzen edo instalazioak kudeatzen (aurreko ikasturtea).

k- Herritar guztiei zuzenduriko sustapeneko kirol-ekintzen antolaketa (aurreko ikasturtean egin den ekintza bakoitzaren dokumentazioa erantsirik).

l- Zinpeko aitorpena, aurkeztutako datu guztiak benetakoak direla ziurtatzen duena.

m- DLLOko 25. eta 26. artikuluetan ezarritako baldintzen arabera, diru-laguntzen itzuleragatiko zorduna ez izatearen onuradunaren erantzunkizunpeko adierazpena (ED 887/2006-EAO 176-uztailaren 25ekoa).

NON ESKATZEN DA?

                            BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                            Lezoko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokien urteko zergen eta Gizarte Segurantzaren ordainketekin egunean egotea.

                            PROZEDURAREN EPEA

                            • Aurreikusitako epea: 6 aste
                            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                            1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                            2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.

                            3- Eskabidea Kirol Sailera bidaltzea.

                            4- Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo osatu gabe baldin badago, interesatuei bost egun naturaleko epea emango zaie, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hutsak konpon ditzaten. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da eta prozedura artxibatu egingo da.

                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                            Tokiko Gobernu Batzarra

                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                            Kirol departamentua - Kirol Saila

                            OHARRAK

                            Udalak ematen dituen ziurtagiriak ez dira aurkeztu behar, udalak berak ziurtatuko ditu.

                            DATU PERTSONALEN BABESA

                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                            DBEB kodea:

                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                            Aurreikusitako lagapenak:

                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.