Biztanleen udal erroldan alta ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko biztanleen udal erroldan alta ematea, Espainiako Estatuko edo atzerriko beste udalerriren batetik datozen bizileku-aldaketen ondorioz.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Biztanleen erroldan inskribatzeko eskaera-orria (udal informazio bulegoan eskuragarri).

2.- Eskaera orriari gehitu behar zaizkion identifikazio agiriak:

2.1.-Erroldatzen diren pertsona guztien NANa (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera).

2.2.- Adin txikikoak badira, familia-liburua gehitu, eta gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo adin txikikoaren tutoretza egiaztatu beharko da.

2.3.- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin. Adingabea izanez gero, familia-liburuaren fotokopia.

3.- Atzerritarren kasuan aurkeztu beharreko identifikazio agiriak:

3.1.- Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean egon behar du), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria. Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

3.2.- Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzek emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute (txartelak indarrean egon behar du). Halakorik izan ezean, beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean egon beharko du). (Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango). Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

4.- Etxebizitzaren agiriak:

Errroldatu nahi den etxebizitzaren erabilera eskubidea egiaztatzeko aurkeztu beharreko agiriak:

4.1.- Etxebizitza jabetzan den kasuetan, etxebizitzaren salerosketako eskritura.

4.2.- Alkilerra den kasuetan, etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua; aspaldikoa bada, alokairuaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da.

4.3.- Erabilera-eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzioen kasuan, testamentuak, dohaintzak eta abar).

4.4.- Jabe ez den kasuetan, etxejabearen baimena eta bere NANaren fotokopia.

4.5.- Interesdunek etxebizitza kolektiboetan (egoitzak, ostatuak…) erroldatu nahi badute, zentroko zuzendari arduradunaren baimen agiria aurkeztu beharko du.

4.6.- Salbuespenez eskatu ahal izango da erroldan alta ematea, ohiko bizilekua etxe batean duela egiaztatuko duen dokumentaziorik edo titulu juridikorik ez izan arren. Kasu hauetan alta ez da berehala emango. Interesdunak bizilekua esandako helbidean duela egiaztatuko du Udalak dagozkion txostenen bidez eta ondoren onartuko du alta ematea.

5- Interesdunak zein herri edo herrialdetatik datorren adierazi beharko du.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Oficina de Información
    Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
    943-524650

                                                                                                                                                    BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                    Doan

                                                                                                                                                    PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                    • Aurreikusitako epea: 2 egun
                                                                                                                                                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
                                                                                                                                                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                    Ez dagokio

                                                                                                                                                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                    Alkatetza

                                                                                                                                                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                    Idazkaritza - Idazkaritzako bulegoa

                                                                                                                                                    OHARRAK

                                                                                                                                                    1.- Udal Erroldako datuak interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe utziko zaizkie beste Administrazio Publikoei, haien eskumeneko jarduerei ekiteko beharrezkoak direnean soilik eta bizilekua edo helbidea datu garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.

                                                                                                                                                    2.- Erroldatze honetan adierazi den ohiko bizilekua interesdunaren helbide fiskaltzat hartu eta erabiliko du Udalak.

                                                                                                                                                    3.- Beste udalerri batean erroldatuta dauden adin txikikoen harrera kasuetan ere prozedura hau erabiliko da.

                                                                                                                                                    DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                    Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                    DBEB kodea:

                                                                                                                                                    Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                    Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.