Biztanleen udal erroldan helbide aldaketak jasotzea (udalerri barrukoak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen udal erroldako inskripzioan jadanik Lezon erroldatuta dagoen pertsona baten helbideari buruzko datuak aldatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Biztanleen erroldan inskribatzeko eskaera-orria.

2.- Identifikazio agiriak:

2.1.- Erroldatzen diren pertsona guztien NANa (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera).

2.2.- Adin txikikoak badira, familia-liburua, eta gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena eta horren NANaren fotokopia edo adin txikikoaren tutoretza egiaztatu beharko da.

2.3.- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin. Adin txikikoa izanez gero, familia-liburuaren fotokopia.

2.4.- Atzerritarren identifikazio agiriak:

2.4.1.- Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean egon behar du), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria. Ahal dela, AIZ erabiliko da, orokorrean edozein gestio egiteko.

2.4.2.- Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzek emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute (txartelak indarrean egon behar du). Halakorik izan ezean, beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean egon beharko du). (Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango). Ahal dela, AIZ erabiliko da, orokorrean edozein gestio egiteko.

3.- Etxebizitzaren agiriak:

3.1.- Etxebizitzaren salerosketako eskritura, etxea jabetzakoa bada.

3.2.- Etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua; aspaldikoa bada, alokairuaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da, etxea alkilerrekoa bada.

3.3.- Erabilera-eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzioen kasuan, testamentuak, dohaintzak eta abar).

3.4.- Etxejabearen baimena eta bere NANaren fotokopia.

4.- Interesdunek etxebizitza kolektiboetan (egoitzak, ostatuak…) erroldatu nahi badute, zentroko zuzendari arduradunaren baimen agiria aurkeztu beharko du.

5.- Salbuespenez eskatu ahal izango da erroldan helbide aldaketa egitea, ohiko bizilekua etxe batean duela egiaztatuko duen dokumentaziorik edo titulu juridikorik ez izan arren. Kasu hauetan aldaketa ez da berehala egingo. Interesdunak bizilekua esandako helbidean duela egiaztatuko du Udalak dagozkion txostenen bidez eta ondoren onartuko du helbide aldaketa egitea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Informazio Bulegoa
    Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
    943-524650

                      BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                      Doan

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: 2 egun
                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1.- Eskaera-orria eta aipaturiko agiriak jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                      2.- Datuak egiaztatzea, erroldaren aplikazioaren bidez.

                      3.- Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea, zuzenak badira.

                      4.- Dokumentazioa artxibatzea.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Alkatetza

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Idazkaritza - Idazkaritzako bulegoa

                      OHARRAK

                      Erroldatze honetan adierazi den ohiko bizilekua interesdunaren helbide fiskaltzat hartu eta erabiliko du Udalak.

                      DATU PERTSONALEN BABESA