Jaiotza dela eta biztanleen erroldan alta ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jaioberriei Lezoko biztanleen udal erroldan alta ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Jaioberriaren aitak edo amak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

2. Familia-liburua, jaioberriak agertu behar du bertan.

3. Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Informazio Bulegoa
    Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
    943-524650

                      BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                      Doan

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: 2 egun
                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1. Aurkeztutako agiriak jasotzea eta egiaztatzea.

                      2. Datuak, zuzenak badira, biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Alkatetza

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Idazkaritza - Idazkaritzako bulegoa

                      OHARRAK

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                      DBEB kodea:

                      Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                      Aurreikusitako lagapenak:

                      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.