Erroldan dauden datu pertsonalak aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen erroldan datu hauetakoren bat aldatzea: abizenak, izena, nazionalitatea, jaiolekua edo jaioteguna, sexua, ikasketak, NAN zenbakia, jaioterria edo jaiotzako probintzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- NANaren edo pasaportearen edo ordezko nortasun-agiriaren jatorria, edo, hala badagokio, bizileku-baimena.

2.- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin. Adingabea izanez gero, familia-liburuaren fotokopia.

3.- Aldatu behar den datuaren ziurtagiria (Erregistro Zibilekoa, epai irmoa, ...).

NON ESKATZEN DA?

    Posta arrunta:
  • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

      Aurrez aurre:
    • Informazio Bulegoa
      Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
      943-524650

                        BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                        Doan

                        PROZEDURAREN EPEA

                        • Aurreikusitako epea: 2 egun
                        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
                        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                        1.- Aurkeztutako agiriak jasotzea, egiaztatzea.

                        2.- Biztanleen erroldaren aplikazioan datuak aldatzea.

                        3.- Dokumentazioa artxibatu.

                        NORK ONARTU BEHAR DU?

                        Alkatetza

                        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                        Idazkaritza - Idazkaritzako bulegoa

                        OHARRAK

                        DATU PERTSONALEN BABESA

                        Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                        DBEB kodea:

                        Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzkoan aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                        Aurreikusitako lagapenak:

                        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.