Biztanle Erroldaren ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Agiri honek egiaztatzen du pertsona bat helbide batean erroldatuta dagoela, une horretan biztanleen udal erroldan jasota dauden datuekin.

NORK ESKA DEZAKE?

Datuen titularrak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo horien ordezko nortasun-agiria, edo, hala badagokio, bizileku-baimena edo AIZ.

2.- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin. Adin txikikoa izanez gero, familia-liburuaren fotokopia.

3.- Eskaera telefonoz eginez gero, datu hauek eman eta egiaztatu beharko dira: NANa, helbidea, izena eta bi abizenak (erroldan jasota dagoen helbidera baizik ez da bidaliko ziurtagiria).

NON ESKATZEN DA?

        Aurrez aurre:
      • Informazio Bulegoa
        Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
        943-524650

                          BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                          Doan

                          PROZEDURAREN EPEA

                          • Aurreikusitako epea: Egun 1
                          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 10 egun
                          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                          Eskatzailearen datuak jasotzea eta egiaztatzea.

                          NORK ONARTU BEHAR DU?

                          Alkatetza

                          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                          Idazkaritza - Idazkaritzako bulegoa

                          OHARRAK

                          DATU PERTSONALEN BABESA

                          Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                          DBEB kodea:

                          Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                          Aurreikusitako lagapenak:

                          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.