Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Beren kasa baliatzeko arazoak dituzten edo familiaren nukleoari osorik eusteko arazoak dituztenei zuzendutako zerbitzua da. Mendekotasuna duten pertsonen zainketan eta etxeko lanetan lagunduz, erabiltzaileak beraien etxean bizitzen jarraitu ahal izatea du helburu.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Autonomia galtzearen ondorioz, beraien etxean bizitzen jarraitu ahal izateko , oinarrizko etxeko lanak egiten laguntza behar dutenek, bai aldi baterako laguntza bai laguntza iraunkorra, zehazkiago:
  • Beraien autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonak.
  • Familiaren aldetik beharrezko zaintza eta arreta jasotzerik ez duten adingabekoek.
  • Gehiegizko karga, gizarte-egoera ezegonkorra eta/edo gaixotasun fisiko eta/edo psikikoen ondoriozko arazoak dituzten familia-taldeek edo pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Eskatzaileren NANa
  • Eskaera orria.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Familia-liburua, bidezkoa bada.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena, eta ondareari buruzko inprimakia edo aitorpen hori aurkezteko beharrik ez duela egiaztatzen duen agiria.
  • Pentsioaren fotokopia.
  • Bankuetako kontuetako batazbesteko saldoen agiriak.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-521094

    Posta arrunta:
  • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                            Aurrez aurre (Gizarte Zerbitzuak):
                          • Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
                            943-521094
                            943-528664

                                                                                                                                                                                BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                                Zerbitzu honek kopagoa dauka.Zerbitzuagatik egiten den ekarpena diru-sarreren arabera egingo da.

                                                                                                                                                                                PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                • Aurreikusitako epea: 15 egun
                                                                                                                                                                                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                                                                                                                                                                                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                                ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                1. Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
                                                                                                                                                                                2. Txosten teknikoa egitea.
                                                                                                                                                                                3. Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpena.

                                                                                                                                                                                NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                Lezoko Udala

                                                                                                                                                                                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                OHARRAK

                                                                                                                                                                                DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                                DBEB kodea:

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                                Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.