Hirigintzako kontsultak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzei eta araubideari eta, oro har, plangintza orokorrari buruzko informazio idatzia ematea

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera-orria.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

Eskatzailearen NANa.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

2. Kontsultaren arabera, agiri hauek aurkeztuko dira:

Informazio-eskaeraren xede den finka edo higiezinaren identifikazio zehatza: katastroko erreferentzia, erregistrokoa, identifikazio-planoa eta abar.

Egin nahi den obrari edo jarduerari buruzko memoria; bertan, honako hauek jasoko dira:

Kokapen-planoa.

Barruko banaketaren planoa kotak markatuta.

Jarriko den makineria.

NON ESKATZEN DA?

    Posta arrunta:
  • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                        Aurrez aurre (Ogasuna):
                      • Gurutze Santuaren plaza 3 20100 8:30-13:30

                        Aurrez aurre:
                      • Oficina de Información
                        Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
                        943-524650

                                                                                                                                                                              BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                              07.09 - NORBAITEK ESKATURIK EMATEN ZAIZKION DOKUMENTUAK

                                                                                                                                                                              ZERGA KUOTA

                                                                                                                                                                              Aplikatuko diren tarifak hauek dira:

                                                                                                                                                                              Interesatuak bere aldetik eskaturik emango den zerbitzu ziurtapen bakoitzarengatik59 €
                                                                                                                                                                              Terrenoaren izakerari buruz edo eraikuntza ondorioetarako kontsultaz emango den txosten bakoitarengatik118 €
                                                                                                                                                                              a.- Trafiko istripuen txosten bakoitzeko59 €
                                                                                                                                                                              b.- Informazio laburtua20 €
                                                                                                                                                                              Hiritar izaerako lurraldeen balio gehikuntzaren gaineko zergaren likidazio kalkulu bakoitzeko59 €
                                                                                                                                                                              Segregazioko administrari baimena eta besteak59 €
                                                                                                                                                                              Altamira Auzoan aparkaldi mugaturako baimenak eman eta tramitatzea. Urtean10 €
                                                                                                                                                                              Armak edukitzeko lizentzia20 €
                                                                                                                                                                              Animali arriskutsuak edukitzeko lizentzia50 €
                                                                                                                                                                              Txosten laburtua, esku-hartze bakarra20 €
                                                                                                                                                                              Gertaera baten hainbat txostenengatik (2tik 5era esku-hartze)40 €
                                                                                                                                                                              Gertaera baten hainbat txostenengatik ( 5 esku-hartze baino gehiago)60 €
                                                                                                                                                                              Arau subsidiarioen aldakuntza3.912 €
                                                                                                                                                                              Plan Bereziak2.371 €
                                                                                                                                                                              Plan partzialak2.371 €
                                                                                                                                                                              Zehazpen Estudioak1.186 €
                                                                                                                                                                              Urbanizazio proiektuak2.371 €
                                                                                                                                                                              Ihardukera programak2.371 €
                                                                                                                                                                              Birsailkatze edo kooperazio proiektuak2.371 €
                                                                                                                                                                              Konpentsazio proiektuak2.371 €
                                                                                                                                                                              Desjabetze proiektuak2.371 €
                                                                                                                                                                              Besteak1.186 €
                                                                                                                                                                              Fax, E.A.E.n barruan, folio bakoitzeko txuri-beltzean3,56 €
                                                                                                                                                                              Fax, E.A.E.n barruan, folio bakoitzeko koloretan7,12 €
                                                                                                                                                                              DINA 4 Txuribeltzean0,36 €
                                                                                                                                                                              DINA 4 Txuribeltzean Liburutegian0,10 €
                                                                                                                                                                              DINA 3 Txuribeltzean0,65 €
                                                                                                                                                                              DINA 4 Kolorean0,72 €
                                                                                                                                                                              DINA 3 Kolorean1,30 €
                                                                                                                                                                              CD edo DVD10,70 €

                                                                                                                                                                              Tasa

                                                                                                                                                                              PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                                                                                                                                                                              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                                                                                                                                                                              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                              ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                              2/2006 Legea, ekainak 30ekoa Lurzoru eta Hirigintzarena Euskal Autonomi Erkidegokoa.

                                                                                                                                                                              7/2015 Legegintzako Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30koa, Lurzoruaren eta Hiri Zaharberritze Legearen Testu Bateratua ; BOE, 261 zk., 2015-10-31.

                                                                                                                                                                              Lezoko Hirigintza Plan Orokorra

                                                                                                                                                                              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                              1.- Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                                                                                                                                                                              2.- Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                                                                                                                                                                              3.- .Hirigintza Sailera bidaltzea.

                                                                                                                                                                              NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                              Alkatetza

                                                                                                                                                                              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                              Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                              DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                              Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                              DBEB kodea:

                                                                                                                                                                              Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                              Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.