Baratze ekologikoen alta eta bajak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baratze Parkearen ekimenak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskaintzeaz gain, aisialdi aktiborako topagune bihurtzen du parkea, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana duten gune berdeak bilakatuz. Bertan belaunaldi ezberdinen arteko trukea emateko aukera dago, txiki zein helduen artean, naturarekiko errespetua sustatuz.

Gipuzkoan, Baratza Parkea Sarea martxan jarri du Kutxa Ekoguneak, elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko asmoz. Hainbat herritan baratzak martxan jarri ahala, Gipuzkoako Baratze Parkeko Sarea gauzatzen ari da, eta Lezoko Baratza Parkea izan da horietan lehena. Sarearen bitartez, informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen da, erabiltzaileen zalantzei erantzuteko, informazioa trukatzeko edota ekitaldiak antolatzeko.

Herri-baratzeak Lezon

Lezoko herri-baratzeak Udalak sustatutako proiektua da, Ekogunearen laguntzarekin martxan jarri dena eta Gipuzkoako Baratza Parkeko Sarearen barne dagoena.

Non daude?

San Pedro auzoaren atzealdean dagoen lursailean kokatu dira baratzak, Olatzar errekaren ezkerreko aldean. Baratzeetara sarrera errekaren bestaldean dagoen parketik egokitu da, egurrezko zubi bat zeharkatuz.

Baratza eremuko ezaugarri nagusienak:

- 60 m2 inguruko 64 baratza

- Etxola bat (64m2-koa, lehendik zegoen 25 m2 inguruko etxola zaharra berrituz sortu da). Bertan lanabesentzako gela bat egokitu da eta aldagela misto bat erabiltzaile bakoitzarentzako takilarekin. Etxolaren inguruan oharren taula, zurkaitzentzako biltegia eta barazki zein lanabesak garbitzeko mangerak ditu atonduak.

- Lau uraska

- Hiru konpostatze-gune

Bestetik, baratza eremu bakoitzera iristeko 2m zabaleko hiru bide nagusi abiatzen dira etxola ingurutik eta tarteka 1.6m zabaleko bideak ditu. Eremuko Olatzar errekako berreskurapen lanetatik panpano (platanus x hispanica) zuhaitzak eraistearen ondorioz sorturiko egurra lur sailak mugatzeko zintarriak sortzeko erabili dira.

Nola funtzionatzen du baratza parkeak?

Udalak, dekretu bidez, esleitzen dio baratzezain bakoitzari zozketa bidez tokatu zaion partzela. Erabiltzaile bakoitzak urtero kuota bat ordaindu behar du, baita hasieran fidantza jarri ere. Esleipenak 2013ko urtarrilean egin ziren eta behin bost urte pasa ondoren, baratza guztiak esleituko dira berriro interesatuen artean, proiektuak aurrera jarraitzen badu.

Baratzezain guztiak elkarte batean daude antolatuak, eta elkarte horren esku gelditzen da, besteak beste, baratzean lan egiteko beharrezko lanabesen hornikuntza (Udalak hasieran jarritakoak ordezkatu) eta ur kontsumoaren ordainketa. Horretaz gain, elkartearen helburua da baratzezain taldea dinamizatzea, eta proiektua bizirik mantentzea.

Kontsultatu araudia Informazio interesgarria atalean.

Baratza parkearen araudia betetzen dela ziurtatzeko eta baratzezainek dituzten zalantzak argitzeko, Ekoguneak jarraipen eta ikuskaritza lanak egiten ditu, horretarako bisita egutegi bat finkatu delarik. Horretaz gain, Ekoguneak ikastaroak eta ekintzak antolatzen ditu.

Nola parte hartu?

2013ko urtarrilean esleitu ziren Lezoko herri baratzak, guztira 64 erabiltzaileei.

Hemendik aurrera, izena emateko aukera dago eta osatzen ari den itxaron zerrendanjasota geldituko da. Udaletxeko Erregistroan eman behar da izena, bertan dagoen eskaera orria betez.

Auzolana eta herritarren partehartzea

Baratza parkearen proiektuaren helburuetako bat herritarren elkarlana bultzatzea da, eta baratzeen eremua herritar guztien elkargune bilakatzea, baratzezain izan edo ez izan.

Horretarako, auzolan egunak, azokak edota beste hainbat ekitaldi antolatzen dira baratzeen inguruan.

Informazio interesagarria:Udaleko web orrian

Baratzeen araudia

Furgobaratza

Partzelen planoa

Itxarote zerrenda

Argazkiak

NORK ESKA DEZAKE?

Lezon erroldatuta dagoen edozein pertsona interesatuta (edo ordezkaria) baratze ekologikoen kudeaketarako ordenantzan ezartzen diren baldintzak betetzen dituena.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera orria.

2.- Aitorpena, beste terrenurik edo baratzarik ez duela.

NON ESKATZEN DA?

    Posta arrunta:
  • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                          Aurrez aurre:
                        • Oficina de Información
                          Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
                          943-524650

                                                                                                                                                                                BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                                06.08 - UDAL BARATZAK

                                                                                                                                                                                Baratza bakoitzaren erabileragatik, ura barne. Berreskuraezina den urteko kuota

                                                                                                                                                                                Baratza bakoitzaren erabileragatik, ura barne. Berreskuraezina den urteko kuota62 €
                                                                                                                                                                                Fidantza:100 €

                                                                                                                                                                                PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                                                                                                                                                                                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

                                                                                                                                                                                ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                Ez dagokio

                                                                                                                                                                                NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                Alkatetza

                                                                                                                                                                                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                                                                                                                                                                                OHARRAK

                                                                                                                                                                                DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                                DBEB kodea:

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                                Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.