Ur zerbitzuan eta estolderitzan Alta, Baja eta Izen aldaketak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko Udalak, udalerrian bai edateko ur horniduran eta saneamenduan ematen duen zerbitzua da.

Espediente hauek herritarrek ur hornidura eta saneamenduarekin lotura duten ondorengo zerbitzu hauek eskuragarri izateko erabiltzen dira: ALTAK, BAJAK eta IZEN ALDAKETAK.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Alta/Baja edo Izan aldaketa dagokion eskabide inprimakia
  • Kokapen akatsak ekiditeko eta baimenak errazteko, BAJA eta IZEN ALDAKEten kasuan, derrigorrezkoa izango da Udalak igorritako azken erreziboa eranstea. Aipatu erreziboa eskuragarri izango da Udaleko kontuhartzailetza bulegoan eskaera egin baino lehen.
  • ALTA kasuan, kokapen akatsak ekiditeko, derrigorrezkoa izango da kokapen zehatza identifikatzen duen dokumentua eranstea. (OHZ erreziboa, kokapena adierazten duen eskrituren kopia zatia...)

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524380

                            Aurrez aurre (Ogasuna):
                          • Gurutze Santuaren plaza 3 20100 8:30-13:30

                                                                                                                                                                                    Bertaratuta: Gurutze Santuaren plaza 1, 20100 Lezo. 8:30tatik 13:30 bitarte.

                                                                                                                                                                                    Telefono bidez: 943524650.

                                                                                                                                                                                    Internet bidez: www.lezo.eus

                                                                                                                                                                                    Posta arruntaren bidez: Lezoko Udala. Gurutze Santuaren Plaza 1. 20100 Lezo, Gipuzkoa.

                                                                                                                                                                                    BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                                    Dagokion tasa Alta kasuan.

                                                                                                                                                                                    PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                    • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                                                                                                                                                                                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                                                                                                                                                                                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                    Ur Zerbitzuaren Erreglamendua

                                                                                                                                                                                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                      1. Eskaera eta kokapena zehazki identifikatzen duen dokumentazioa erregistratzea.
                                                                                                                                                                                      2. Txosten teknikoa.

                                                                                                                                                                                      3. Baimena ematea.
                                                                                                                                                                                      4. Alta kasuan, tasaren likidazioa eta hau ordaintzea.
                                                                                                                                                                                      5. Alta eta Izen aladaketa kasuan, interesaduna eta Udalaren arteko KONTRATUA sinatu.
                                                                                                                                                                                      6. Kontuhartzailetza sailari jakinaraztea erroldan egin beharreko aldaketak egin daitezen.

                                                                                                                                                                                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                      Alkatetza

                                                                                                                                                                                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                      Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                                                                                                                                                                                      OHARRAK

                                                                                                                                                                                      Espedienteari hasiera emateko, eskabidearen aurkezpena egin baino lehen interesdunak Hirigintza sailean dagokion kontsulta egitea komenigarria da, behar dituen argibide tekniko eta administratibo guztiak jaso ditzan.

                                                                                                                                                                                      DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                      Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                                      DBEB kodea:

                                                                                                                                                                                      Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                                      Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                                      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.