Obraren jakinaren gainekoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obra txikiak egin ahal izateko izapidea. Obra hauek egin ahalko dira:

1.- Etxebizitzaren barnea eraberritzeko obrak, zoru, sabai, sukalde, bainugela, zuraje, ur instalazio, saneamendu, argia... konpontzea edo berritzea, baina betiere, ordea, obra horiek espazioen banaketan, egituraren elementuetan edota kanpoko fatxadetan eraginik ez izatekotan.

2.- Kanpoko ateak eta leihoak aldatzea, balkoien itxiturak nolanahi ere salbu utzirik, lehen dituzten ezaugarriak oso-osorik mantenduz (neurriak, formak, koloreak...).

3.- Segurtasun baldintza orokorretan eraginik ez duten instalazio-konponketak edo –berrikuntzak, udal zerbitzu-sareetatik harreren alta edo baja emateko obrak.

4.- Teilaberritzeak. Teilatua berritzeko obra horiek ezin izango dute haren egitura eta/edo banaketa aldatu.

5.- Fatxadak pintatzea lehengo kolorea mantenduz.

6.- Teilatu-hodiak aldatzea.

7.- Barneko ateak eta leihoak eta elementu sanitarioak (bainera, komuna, bideta, konketa) aldatzea

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • AA-002 Ordezkaritza-agiria

1.- Jakinaren gainean jartzeko obren gaineko eskaera-orria ondorengo datuekin:

1.1.- Eskatzailearen identitatea.

1.2.- Egin beharreko obrak: Deskripzioa, kokapena eta hasteko eta burutzeko aurreikusitako datak.

1.3.- Obren aurrekontua. 6.000 eurotik gorako aurrekontuetako obretarako obra burutuko duten profesionalen aurrekontuaren kopia aurkeztu behar da.

1.4.- Hala behar balitz, kontenedoren bide publikoa okupatzeko aurreikusitako datak.

1.5.- Data eta eskatzailearen sinadura.

2.- Teilaberritze, fatxada pintaketa eta teilatu-hodiak aldatzeko kasuetan, Segurtasun Estudio Oinarrikoa aurkeztu beharko du dagokion Elkargo Ofizialak bisaturik.

NON ESKATZEN DA?

    Posta arrunta:
  • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                          Aurrez aurre:
                        • Oficina de Información
                          Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
                          943-524650

                                                                                                                                                                                BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                                - TARIFA MOTA
                                                                                                                                                                                Obra jakinerazpenaren tramitazioaren bidez bideratutako obrak1 %
                                                                                                                                                                                Babes Ofizialeko Etxebizitza berrien eraikuntza2,5 %
                                                                                                                                                                                Fatxada eta teilatuen konponketa eta garbiketa lanak2,5 %
                                                                                                                                                                                Kasko Historikoan dauden eraikuntzetako obrak2,5 %
                                                                                                                                                                                Nekazaritza usiategietako eraiketa, instalazio eta obrak2,5 %
                                                                                                                                                                                Gainontzeko eraiketa, instalazio eta lanak5 %

                                                                                                                                                                                PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                • Aurreikusitako epea: Berehala
                                                                                                                                                                                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                                ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                1.- Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                                                                                                                                                                                2.- Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                                                                                                                                                                                3.- .Dagokion zerga kobratzea.

                                                                                                                                                                                4.- Hirigintza Sailera bidaltzea.

                                                                                                                                                                                NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                Zinegotzi delegatua

                                                                                                                                                                                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                                                                                                                                                                                OHARRAK

                                                                                                                                                                                Aurrekontu minimoak

                                                                                                                                                                                DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                                DBEB kodea:

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                                Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.