Udal Kultura aretoa erabiltzeko erreserba.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal Kultura Aretoa kultur jardueretarako edo bestelako premietarako erabiltzeko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera eredu normalizatua.
  • Udal Tasak ordaindu izanaren Bankuko ziurtagiria

NON ESKATZEN DA?

                                                                                                                                                                                  • Aurrez aurre: Bulego Orokorrean (Informazio bulegoa) astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara
                                                                                                                                                                                  • Telefonoz: ezin da telefonoz eskatu.
                                                                                                                                                                                  • Dena den eska dezakezu hitzordua edo inprimakia eta jardunbideen orria etxera bidaltzea 943 513 476 telefonora deituz.

                                                                                                                                                                                  BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                                  06.05.02 - KULTURA ARETOA ALOKATZEA.
                                                                                                                                                                                  1. Donibane kaleko kultura aretoa partikularrei ez zaie alokatuko. Hau da, elkarte edota entitateen erabilerarako da.
                                                                                                                                                                                  2. Lezoko irabazi asmorik gabeko kultur, kirol, gazte edo hezkuntza elkarte edo erakundeek ez dute tasarik ordaindu behar.
                                                                                                                                                                                  3. Lezokoak ez diren elkarte eta erakundeei entsegu gela modura alokatzean prezioak:
                                                                                                                                                                                  Ordu bakoitzeko:32,09 €
                                                                                                                                                                                  Lau ordutik gora erabiltzeagatik eguneko:106,95 €

                                                                                                                                                                                  PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                  • Aurreikusitako epea: 10 egun

                                                                                                                                                                                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                  Udal Ordenantza Fiskala.

                                                                                                                                                                                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                    1. Udal Erregistroan sartutako proposamena espedientatu.
                                                                                                                                                                                    2. Ziurtatu aipatu enunerako erabilgarritasuna.
                                                                                                                                                                                    3. Aurre erreserba agendan uztartu.
                                                                                                                                                                                    4. Ordainketa agiria eskuratu orduko, behin betiko erreserba bideratu.
                                                                                                                                                                                    5. Onarpenaren jakinerazpena igorri eskatzaileari.
                                                                                                                                                                                    6. Emanaldiaren biharamuean, aretoaren egoera ziurtatu (Lezo Herri Eskolako atezainaren bitartez).

                                                                                                                                                                                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                    Zinegotzi delegatua

                                                                                                                                                                                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                    Kultura Saila - Kultura Saila

                                                                                                                                                                                    OHARRAK

                                                                                                                                                                                    Oharrak:

                                                                                                                                                                                    1. Donibane kaleko kultura aretoa partikularrei ez zaie alokatuko. Hau da, elkarte edota entitateen erabilerarako da.
                                                                                                                                                                                    2. Lezoko irabazi asmorik gabeko kultur, kirol, gazte edo hezkuntza elakrte edo erakundeek ez dute tasarik ordaindu behar.

                                                                                                                                                                                    DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                    Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                                    DBEB kodea:

                                                                                                                                                                                    Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                                    Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                                    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.