Lurperatze eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko Udal Hilerria herritar guztien zerbitzura dago. Udalari dagokio, hau administratzea, zaintzea eta zuzentzea, udal agintzaritzaren menpe dagoelako.

Udal hilerriko horma-hilobietan eta hilobietan eta kolumbarioetan gorpuak ehorzteko eskubidea aldi baterakoa eta banakakoa da, eta 10 urteko epemuga du. Epemuga bukatzean, Udalak porpuzkinak hartu eta hezurtegi nagusira eraman ahal izango ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Gorpuak hilerrian ehortzi ahal izango dira, baldin eta lege izapideak betetzen badira eta nahitaezko baldintza hauetako bat gutxienez betetzen bada:

  • Lezoarra izana izatea.
  • Lezon erroldatuta egona izatea.
  • Aurreko egoeraren batean dauden pertsonen zuzeneko nahiz zeharkako arbasoak edo ondorengoa izana izatea.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Lur emateko baimena.(Erregistro zibila)

Hildakoaren familikideen datuak: Udalak errazten duen dokumentua bete behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-524650

      Posta arrunta:
    • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                            Aurrez aurre:
                          • Oficina de Información
                            Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
                            943-524650

                                                                                                                                                                                La solicitud junto con la documentación se debe presentar mediante registro. Asímismo se aceptara su entrega en mano a los empledos del Cementerio ó del Departamento de Urbanismo, Medio Ambiente, Obras y Servicios.

                                                                                                                                                                                BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                                Doan

                                                                                                                                                                                PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                • Aurreikusitako epea: Berehala

                                                                                                                                                                                ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                2014-06-17 GAO 113 Zb. Lezoko hilerriaren erregimen eta funtzionamendua arautzeko Udal Ordenantza.

                                                                                                                                                                                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                Zenbitzuak ematen dituen 10 urteak igaro ondoren Udalak hilerrian lurperatuta daudenen eta udal hezurtegian bilduko dituenen zerrenda zehaztu ondoren, hau familikieei jakinarazio die.

                                                                                                                                                                                Hauek interesa badute hezurrak ateratzeko eta eramateko ondorengo tramitazioa burutu beharko dute:Udaleko erregistroan hezurrazk ateratzeko eskaera egin ondorengo dokumentazioarekin.

                                                                                                                                                                                • Heriotza agiria (dagokion epaitegian eskatu daiteke).
                                                                                                                                                                                • Osakidetzak helarazitako hezurrak atera eta eramateko baimena (Nafarroa Hiribidea, 4. Gros, Donostia).

                                                                                                                                                                                NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                Lezoko Udala

                                                                                                                                                                                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                Hirigintza, obra, zerbitzuak eta ingurugiro saila - Hirigintza

                                                                                                                                                                                OHARRAK

                                                                                                                                                                                DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                                DBEB kodea:

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                                Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.