Udaleku irekien matrikulazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko Udalak antolatutako udaleku irekia. Hiru eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendua, udako oporraldian eta jolas giroan ikasturtean zehar ikasitako euskara maila mantentzen edo hobetzen joan daitezen lezoko ingurunea, historia eta tradiziotan sakontzen.

NORK ESKA DEZAKE?

3 eta 12 urte bitarteko (urtean zehar betetzen dituztenak barne) haurrek. Lezon erroldaturik daudenek izango dute lehentasuna.

Lezon erroldatuak ez egon arren, Lezoko ikastetxeren batek matrikulatuta dauden haurrek (baldin eta Lezoko haurrak onartu ondoren plaza libreak geratzen badira).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria.
  2. Izen-ematearen prezioa ordaindu izanaren egiaztagiria, kontzeptuan haurraren izen-deiturekin.
  3. Osasun txartelaren (Osakidetza) fotokopia.
  4. Haurraren argazki bat.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Kultura saileko bulegoan (Donibane kalea, 2).

Ordutegia: 8:30etatik 13:30etara.

Informazio gehiago: 943 513 476 (Kultura Zerbitzua).

Internetez: www.lezo.eus [kasu honetan izen-emate orria sinatua entregatu behar da udalean. Famili ugariek berdin, dokumentuaren fotokopia ere udalera ekarri behar dute].

BETEKIZUN EKONOMIKOAK

07.13. - UDALEKUAK

Zerga kuota: Aplikatuko diren tarifak hauek izango dira:

Matrikula80,00 €
Haurtzaindegi Zerbitzua53,00 €

Prezio ezberdinak egoeren arabera. Hobariak honakoak izango dira:

  1. Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen (DBE,AGI,GLL) onuradunak eska dezakete eta aipatutako diru laguntzak jasotzen dituzten onuradunei Udalekuen tasetan %75eko hobaria izango dute. Onuraduna izateko ezinebesteko baldintza izango da, Lezoko Udalarekin zorrik ez izatea.
  2. Famili Ugariak: Famili ugariaren kide bakoitza %25eko hobaria izango dute.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 15 egun

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Eskaera orriaren datuak ziurtatu.

  • Dagokion tasa ordaindu duela.
  • Lezon erroldatua dagoela (edota bere kasuan, erroldatuta ez egon arren, Lezoko ikastetxetan matrikulatua dagoela).
  • Baldintzak betetzen ez duenari, saileko zinegotziak sinatua, erantzun-gutuna igorri .

Eskaera-orriaren datuak Datu Basean sartu.

Matrikulazioa bukatzerakoan, udalekuak kudeatzen duen enpresari igorri Datu Basea udalekuaren taldeak antolatu ditzan.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Alkatetza

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Kultura Saila - Kultura Saila

OHARRAK

Beste herrietako haurrak parte hartu ahal izango dute baldin eta, izen-emateko epea amaitu eta, Lezoko haurrak onartu ondoren, plaza librerik geratuko balitz eta baldintzak beteko balituzte.

DATU PERTSONALEN BABESA