Etxe bizitzak alokatzeko, 18-30 urte bitarteko, gazteentzako diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntza honen xedea da Lezoko 18 eta 30 urte bitarteko gazteen autonomia eta emantzipazio prozesuan laguntzea, eskaera egiten dutenen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea zati batean, dagoeneko etxe bizitza errentan hartuta daukatenean eta horretara bideratuak dauden gainontzeko laguntzetarako (Etxebizitzarako Prestazio Osagarria edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza) eskubiderik ez dutenean.

NORK ESKA DEZAKE?

Indarrean dagoen aurrekontu ekitaldiaren kargura emango diren diru-laguntzen onuradunak izango dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarri hauek argitaratzen diren egunean eta diruz lagundu daitekeen epean, baldintza zehatz hauek beteko dituzten pertsona edo bizikidetza unitateak:

a) 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea. Diru-laguntza 31 urte betetzen diren hilaren aurreko hilabetera arte onartuko da.

b) Errolda:

Diru-laguntzen onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiek diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dute. Egoera hau diru-laguntza jasotzen den bitartean mantendu beharko da.

Halaber, kontratuaren titular ez diren adin nagusiko pertsonak baleude etxebizitzan erroldatuta, kontratuaren titularrek erroldan baja-eskaera egin beharko dute pertsona horientzat, eskaera aurkeztearekin batera.

Erroldak eta kontratuak bat etorri behar dute adin nagusiko pertsonen kasuan.

Diru-laguntza pertsona bakarrentzat eskatzen bada, berak bakarrik egon beharko du Lezon erroldatuta gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe, eskaera egiteko unean.

Diru-laguntza bizikidetza-unitate osoarentzat eskatzen bada, eskatzaileak egon beharko du Lezon erroldatuta gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe, eskaera egiteko unean.

c) Onuradunaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

d) Eskatzaileak ez du izango bere jabetzako etxebizitzaren bat, salbu eta herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako jabetza osoko etxebizitza baten titular-kide denean, eta kotitularitate-ehunekoa %50etik gorakoa ez denean, partaidetzen balioa 76.500,00 euro baino gehiagokoa ez bada. Balioa herentzia edodohaintza dokumentuan azaltzen dena izango da.

Hala ere, laguntza eskatu ahal izango dute etxebizitza baten jabe %50ean baino gehiagoan diren herritarrek, salbuespen egoeran baldin badaude eta etxebizitza hori legez erabili ezin badute.

e) Diru-iturri erregularra izatea, gutxienez gutxieneko soldata interprofesionalaren urteko irabazi gordinen pare, eta 25.000,00 euro gehienez. Bizikidetza unitatea bi pertsona edo gehiagoz osatuta baldin badago, gehienez 39.000,00 euro.

f) Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga-ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 600,00 eurotik gorakoa izan.

g) Bizikidetza-unitateko kideek ezin dute udal ogasunean zorrik izan onuradun izan ahal izateko.

h) Eskatzaileak edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako batek antzeko helburua duen beste diru-laguntzaren bat (administrazio honek edo besteren batek emana) kobratzeko eskubidea baldin badu, ezin izango du diru-laguntza hau jaso.

i) Eskatzaileak edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako batek antzeko helburua duen beste diru-laguntzaren bat (administrazio honek edo besteren batek emana) kobratzeko eskubidea izanda, ukatu egin bazaio, betebeharrak ez betetzeagatik edota dokumentazio faltsua aurkezteagatik, ezin izango du diru-laguntza hau jaso.

j) Diruz lagunduko den etxebizitza Lezoko udalerrian egotea.

k) Etxebizitza Udal erroldan altan emanda egotea.

Ez dira onartuko kasu hauetan sartzen diren eskaerak:

a) Ondorengo etxe-bizitzak:

1. Sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak.

2. Etxebizitza gisa erabilitako lokalak.

3. Alokabide programaren barruan dauden alokairu etxebizitzak.

b) Hilean 650,00 euroko zenbatekoa gainditzen duten alokairuko etxebizitzak.

c) Ez da onartuko urte bete baino iraupen txikiagoa duen kontraturik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

2. Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren, pasaportearen edo egoitza txartelaren fotokopia.

Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia edo jaiotza ziurtagiria ere aurkeztu beharko da. Dokumentazio hau beharrezkoa izango da, kasu guztietan, senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.

3. Etxebizitzaren alokairu kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa, 12 hilabeteko gutxieneko iraupenarekin.

4. Eskaera egin bitarte alokairu kontratuaren baitan egindako hileko ordainketa agiriak. Agirietan alokatzailearen izena azalduko ez balitz, zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da ordainketa berari egin zaiola adieraziz.

5. Eskatzailearen kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.

6. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako ogasun higiezinen gaineko ondasunen ziurtagiria eta Espainiako Haziendak egindako ogasun higiezinen gaineko ondasunen ziurtagiria

Etxe bizitza baten titular-kide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:

  • Herentzia kasuan, herentziaren onarpen-agiria eta etxe -bizitza-partaidetzaren eskritura.
  • Dohaintza-kasuan, dohaintza-eskritura.
  • Bi kasuetan, partaidetza saldu izan balitz: eskualdatzearen eskritura.

7. Bizikidetza unitateko kide guztien diru-sarreren egiaztagiriak: pentsioak, nominak edo beste diru-sarreren agiriak (dagokion erakundeak igorrita).

A) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egitera behartua dagoenak (PFEZ) edo dagoeneko egina duenak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta, betetako azken zerga-ekitaldian aurkeztutako Aitorpenaren fotokopia eskaera hau aurkezteko unean.
  • Horrezaz gain, zergapekoak ez diren prestazioak jasoko balira, prestazio horien ziurtagiria.

B) PFEZaren aitorpena egitera behartua ez dagoenak honako hau eman beharko du: Ekitaldi horretan (eskaera hau aurkezteko unean betetako azken zerga-ekitaldia) PFEZaren aitorpena aurkezteko derrigortasunik ez izatea egiaztatzen duen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.

8. Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoenaren egiaztagiria.

9. Beste diru-sarrera batzuk (zenbatekoa adieraziko da) badaudela eta/edo beste erakundeetan diru-laguntza eskatu dutela adierazten duen zinpeko aitorpena.

10. Diru-laguntza emateko betebeharrak kontuan izanik, baliagarria izan daitekeen beste edozein agiri.

Erroldako eta udal ogasunarekin zorrik ez izatearen datuak Udalak jasoko ditu zuzenean.

Eskabideak urteko edozein unetan egin daitezke, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik aurrera.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-521094

                            Aurrez aurre:
                          • Oficina de Información
                            Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
                            943-524650

                                                                                                                                                                            BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                            Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat esleituz.

                                                                                                                                                                            Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.

                                                                                                                                                                            Diru-laguntzen zenbatekoak hauek izango dira:

                                                                                                                                                                            — Bizikidetza-unitatea pertsona bakarrak osatzen duenean:

                                                                                                                                                                            Diru sarrera gordinak € tan Alokairu-gastuaren % Gehienezko diru-laguntza

                                                                                                                                                                            23.000,01€ eta 25.000€ bitartean 20% 100€

                                                                                                                                                                            21.000,01€ eta 23.000€ bitartean 30% 150€

                                                                                                                                                                            19.000,01 eta 21.000€ bitartean 40% 200€

                                                                                                                                                                            19.000€ arte 50% 250€

                                                                                                                                                                            — Bizikidetza-unitatea pertsona batek baino gehiagok osatzen dutenean:

                                                                                                                                                                            Diru sarrera gordinak € tan Alokairu-gastuaren % Gehienezko diru-laguntza

                                                                                                                                                                            33.000,01€ eta 39.000€ bitartean 20% 100€

                                                                                                                                                                            30.000,01€ eta 33.000€ bitartean 30% 150€

                                                                                                                                                                            26.000,01 eta 30.000€ bitartean 40% 200€

                                                                                                                                                                            26.000€ arte 50% 250€

                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                                                                                                                                                                            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                                                                                                                                                                            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                            1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                                                                                                                                                                            2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.

                                                                                                                                                                            3- Eskabidea Ongizate sailera bidaltzea.

                                                                                                                                                                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                            Tokiko Gobernu Batzarra

                                                                                                                                                                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                            Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                            1. Diru-laguntzen ordainketa zatika egingo da, hiruhileko naturalean behin. Lehen ordainketa deialdiaren ebazpenarekin egingo da, eta zenbatekoa data horretara arte egiaztatutako alokairu gastuen araberako proportzioan egingo da. Hurrengo ordainketak hiruhileko naturalaren amaieran egingo dira (apirila,uztaila,urria eta urtarrila), hilabete horietako alokairu ordainketa egin dutela zuritu ondoren.

                                                                                                                                                                            2. Behin diru-laguntza emanda, onuradunak ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko ditu, hiruhilekoa amaitu eta ondorengo 15 egunetan

                                                                                                                                                                            a) Alokairu kontratuaren baitan egindako hileko ordainketa agiriak. Bizikidetza unitate bakoitzak aurkeztu beharko du dagokion hileko alokairuaren zatiaren ordainagiria. Ez da onartuko alokairu osoaren ordainagiri bakarra, bizikidetza unitate desberdinak baldin badaude partekatzen alokairua.

                                                                                                                                                                            Ordain-agirietan alokatzailearen izena azalduko ez balitz, zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da ordainketa berari egin zaiola esaten.

                                                                                                                                                                            b) Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga betebeharrak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea. Gainera, bizikidetza unitateko 18 urtetik gorako guztiek Lezoko Udalarekin zergak, tasak, arielak eta zehapenak eguneratuta edukiko dituzte.

                                                                                                                                                                            c) Onuradunaren egoeran aldaketaren bat izan bada, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera dokumentazio berria aurkeztera behartzen duena.

                                                                                                                                                                            3. Eskatzaileak agiri justifikagarriak dagokion epean aurkezten ez baditu, diru-laguntzaren emakida bertan behera geratuko da.

                                                                                                                                                                            DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                            DBEB kodea:

                                                                                                                                                                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                            Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.