Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa egiteko diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa egiteagatik dirulaguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Aisialdiko Begirale/Zuzendari titulua ateratzeko ikastaroa egin duten lezoarrak. Bete beharreko baldintzak:

  • Lezon erroldatuta egotea, gutxienez azken urtea.
  • Zorretan ez egotea Udalarekin, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.
  • Ikastaroak euskaraz izan behar du eta Eusko Jaurlaritzak homologatua.
  • Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua ateratzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NAN / IFKren fotokopia.
  • Ordainagiriak (Originalak edo kopia konpultsatuak).
  • Ogasunarekin zorretan ez dagoenaren ziurtagiria.
  • Gizarte-segurantarekin zorretan ez dagoenaren ziurtagiria.
  • Kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria.
  • Aisialdiko eskolak eginiko zirutagiria, non egiaztatuko den:
  1. eskatzaileak ikastaroa gauzatu duela eta alderdi teorikoa gainditu duela;
  2. ordaindutako matrikularen zenbatekoa;
  3. ikastaroaren homologazioa eta
  4. zein hizkuntzatan burutu den ikastaroa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre (Kultura, Euskara eta Kirola):
  • Presentziala
    Donibane kal. 2 (Behea) 20100 8:30-13:30
    943-513476
    943-528664

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-513476

      Posta arrunta:
    • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                            BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                            Dohainik.

                            PROZEDURAREN EPEA

                            • Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
                            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                            1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                            2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.

                            3- Eskabidea Euskara Arlora bidaltzea.

                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                            Tokiko Gobernu Batzarra

                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                            Euskara Saila - Euskara Saila

                            OHARRAK

                            Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, Arloak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.

                            DATU PERTSONALEN BABESA

                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                            DBEB kodea:

                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                            Aurreikusitako lagapenak:

                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.