Biztanleen udal erroldan baja ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebizitza bat okupatzeko legezko titulua duen pertsona batek etxebizitza horretan erroldatuta baina bizi ez diren gainerako biztanleei baja emateko eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Identifikazio-agiriak:

1.1.- Eskatzailearen NANa.

1.2.- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

2.- Atzerritarren identifikazio-agiriak:

2.1.- Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean egon behar du), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria. Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

2.2.- Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzek emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute (txartelak indarrean egon behar du). Halakorik izan ezean, beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean egon beharko du). (Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango). Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.

2.3.- Etxebizitza okupatzeko legezko titulua.

2.4.- Aurreko paragrafoan aipatzen den baja eskatzeko arrazoia bertan erroldaturik dauden ezkontideak banantzearen ondorio bada, etxebizitzaz gozatzeko eskubidea soil-soilik ezkontide eskatzaileari eman zaiola dioen banantze-epaiaren kopia aurkeztu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Posta arrunta:
  • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                          Aurrez aurre:
                        • Oficina de Información
                          Gurutze Santuaren plaza 1 20100 8:30-13:30
                          943-524650

                                                                                                                                                                                BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                                                                                                                                                                Doan

                                                                                                                                                                                PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                                                                                                                                                                                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                                                                                                                                                                                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                                ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                1. Eskatzailearen datuak baieztatzea eta eskaera erregistratzea.
                                                                                                                                                                                2. Espedientea hasi eta horretarako harremanetan jarriko da bizilekuan baja eman nahi zaien pertsonekin; behar izanez gero, arauzko jakinarazpenak eta iragarkiak argitaratuko ditu aldizkari ofizialetan, eta, hala badagokio, Erroldatze Kontseiluak aldeko txostena egin ondoren, pertsona horiei adierazitako bizilekuan baja emateko izapidea egingo du.

                                                                                                                                                                                NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                Alkatetza

                                                                                                                                                                                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                Idazkaritza - Idazkaritzako bulegoa

                                                                                                                                                                                OHARRAK

                                                                                                                                                                                1.- Pertsona batek Lezoko udalerrian baja eman nahi badu bizilekua Estatu espainoleko beste udalerri batera aldatu duela eta, ez da beharrezkoa izango Lezon baja eskatzea. Aski izango du alta eman nahi duen udalerrian alta izapidetzearekin (udalerri horrek edo EINk baja bidaliko dio Lezoko Udalari, eta Lezoko Udalak ofizioz kudeatuko du).

                                                                                                                                                                                2.- Espainiar bat Atzerrira badoa bizitzera, herrialde hartako Espainiako kontsuletxean eman beharko du izena eta EINn bitartez informazioa jasoko da eta Lezoko udalak baja kudeatuko du.

                                                                                                                                                                                3.- Udal Erroldako datuak interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe utziko zaizkie beste Administrazio Publikoei, haien eskumeneko jarduerei ekiteko beharrezkoak direnean soilik eta bizilekua edo helbidea datu garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.

                                                                                                                                                                                DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                                                                                                                                                                                DBEB kodea:

                                                                                                                                                                                Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                                                                                                                                                                                Aurreikusitako lagapenak:

                                                                                                                                                                                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                                                                                                                                                                                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                                                                                                                                                                                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.