Euskarazko ikastaroetan matrikulatutako ikasleentzat diru-laguntza eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko udalerrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleei diru-laguntza emateko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza eskuratu ahal izango du Lezoko udalerriko euskaltegian edo beste edozeinetan izena eman eta ikastaroak egiten dituen lezoar orok.

Dirulaguntza eskatzen dutenek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Udalarekin zorretan ez egotea.
  • Lezon erroldatuta egotea dirulaguntza eskatzean, eta hala egon izana gutxienez azken urtean.
  • Ogasunarekin eta Gizarte-Segurantzarekin zorretan ez izatea.
  • Lezoko Udalak, euskara sustatzeko martxan jarritako plangintzaren batean parte hartzen duten Lezokoak ez diren norbanakoak (OLA plana, merkataritza euskalduntzeko plana, hitzarmengintza…)
  • Eskatzen duen urratserako lehendik beste dirulaguntzarik jaso ez izana.
  • Euskarazko ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea, ondoko epeei dagokienez:
    • Neguko ikastaroak: Ordu 1 egunean (5 ordu astean). Merkatarien kasuan aplikatzen den ikastaroaren arabera.
    • Udako ikastaroak: ez da ordu-kopuru jakinik eskatzen.
    • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoan jasotzen den C1 edo C2 mailako ikastaroak: 120 ordu gutxienez.
    • Barnetegiko ikastaroak: 1 hilabete gutxienez.
    • Etorri berrientzako ikastaroak: AISA ikastaroak edo etorriberrientzat propio antolatutako ikastaroak.
  • Ikastaroa bukatzea izena eman duen euskaltegian eta urratsean (udal zerbitzuak aldaketa baimentzen duenetan izan ezik), eta gutxienez lehendik diruz lagundu ez den urrats bat gainditzea.
  • Hala dagokionean, bere elkarte edo erakundearen eta Udal euskara-kultura zerbitzu honen arteko lankidetza-hitzarmena bultzatzen laguntzea.
  • Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek bere programaren baitan, aldeko txosten bidez, ikastaro normal edo berariazkoetan parte hartzea onesten duen kasuetan, ikaslegaiek ez dute matrikularik aurretik ordaindu beharko, Lezoko Udala arduratuko horretaz. Era berean, aldeko txostenean jasoa dagoen kasuetan, 2. puntu honetako a) ataleko 2.a) eta 2.b) puntuetan jasotakoak ere ez dira betebeharrekoak izango.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NAN / IFKren fotokopia.
  • Ordainagiriak (Originalak edo kopia konpultsatuak).
  • Ogasunarekin zorretan ez dagoenaren ziurtagiria.
  • Gizarte-segurantarekin zorretan ez dagoenaren ziurtagiria.
  • Kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria.
  • Euskaltegiko ziurtagiria (Ikasturteko asistentzia eta errendimendua jasoko ditu).
  • Matrikula aurreratu beharra frogatzen dutenek, Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen aldeko txostena edo ziurtagiria.
  • Lezokoak ez diren norbanakoen kasuan, Lezoko Udalak, euskara sustatzeko martxan jarritako plangintzaren batean (OLA plana, merkataritza euskalduntzeko plana, hitzarmengintza…) parte hartzen duela ziurtatzen duen ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre (Kultura, Euskara eta Kirola):
  • Presentziala
    Donibane kal. 2 (Behea) 20100 8:30-13:30
    943-513476
    943-528664

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-513476

      Posta arrunta:
    • Gurutze Santuaren plaza 1 20100

                            BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                            Dohainik.

                            PROZEDURAREN EPEA

                            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                            1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                            2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.

                            3- Eskabidea Euskara Arlora bidaltzea.

                            NORK ONARTU BEHAR DU?

                            Tokiko Gobernu Batzarra

                            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                            Euskara Saila - Euskara Saila

                            OHARRAK

                            Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, Arloak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.

                            DATU PERTSONALEN BABESA

                            Fitxategiaren izena: Datuen babestea

                            DBEB kodea:

                            Fitxategiaren xedea: Eskari-orri honetako datu pertsonalak interesatuaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute eta Lezoko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publikoei edo besteei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoan) aurreikusitakoa gertatzen denean. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan.

                            Aurreikusitako lagapenak:

                            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.